Atzo Palomaresen izan nintzen aitarekin. Palomares (1436m) Kantabriar mendikateko mendirik altuena da. Lagranen (Araba) hasi eta Lagranen bukatu genuen ibilia. Mendi zoragarria da, lehen ere izana nintzen hamabi urterekin, baina, orduko hartan nahiko pattal ibili nintzen eta banuen barruan atera beharreko arantzatxo bat. Atzoko igoeran gozatu egin genuen. Izugarri. Hauxe, ttonttor gainean dagoen mendiko botaren azpian utzi nuen olerkia.
Harkaitzaren indarra
majia,
harkaitzaren dstira
majia,
majia.
Harkaitza
bi alde,
harkaitza
bi esku;
harkaitza
majia.
Hamabi urterekin hiru metro beherago laztandu zintudan, hogeita laurekin musu eman dizut bete-betean.
Kontua da azken zatia harritsua duela, eta aurreko igoaldian ez genuela punta bete-betean zapaldu. Atzo bai. Atzo plazer hutsa izan zen harkaitza besarkatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario