Uztailaren 9an itsasertzetik Hendaiatik Donibane Lohitzunera joan ginen aita, Ekaitz eta hirurok. La Corniche izenez da ezaguna bidea. Edonork egiteko modukoa. Ederra.
Eguna borobila izan zen Ziburuko hondartza galdu batean hartutako bustialdiarekin freskatu genuen eguerdia. Hendaia, Zokoa, Ziburu eta Donibane Lohitzune, gaur gertuago sentitzen dugu iparraldeko kostaldea.
Argazkian ibilbide erdialdean egindako geldialdia. Aitak atera zigun argazkia Ekaitz eta bioi. Egun pasa eder baten lekuko polita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario