2009-07-23

ITZURUN

Huraxe da gure hondartza txokoa, beharbada itsasotik beste duelako menditik. Aurtengo lehenengo bisita asteartean egin genion. Baina, asteartekoa bisita berezia izan zen. Bi begi beltx-beltx izan zituen bisitari Itzurungo hondartzak. Bi begi beltx-beltxak Ouafa-renak dira. Ouafa marokoarra da eta hamabost urte ditu. Ouafa aitaren ikasle oiha da, askotan izaten dugu etxean bisitan. Ouafa gure laguna da! Ederki gozatu genuen Zumaiako olatuekin jolasean!

Ouafa eta Mohamed-en amona Atlas mendikatearen oinetan bizi da, eta noizbait hara bisitan eramango nauela esan dit. Egun hori noiz etorriko desiatzen nago.

2 comentarios:

  1. Kaixo Irati:

    Zer moduz oporretan? Dakusadanez, beterik ez duzu aspertzeko, ez da? Utzi mendiren bat zapaldu gabe, konforme?

    Aspalditik blogean sartu gabe eta gustura ibili naiz zure artikulutxuak kuxkuseatzen.

    Ah, Ouafari muxurik eta senide guztiei eskuminak.

    ResponderEliminar
  2. Muxu bat zuri!

    Pozten naiz zure berri izateaz. Bai, motel, saltoka gabiltza mendirik mendi, eta tarteka zuloan erortzen gara, itsasoan!

    Ongi zukutu opor egunak, gero ere izango da eta zer egin!

    Besarkada estu bat Beasaingo koadrilaren partez!

    ResponderEliminar