2009-11-05

GAZTEA IZATEA

Oso hausnarketa ederra irakurri nion lehengo batean Javier Elzo soziologo beasaindarrari. Idatzian Jaume Pagések, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko errektore oihak, esandakoari erreferentzia egiten zion. Jaume Pagés: Gironan jaio nintzen 46an, baina, oraindik gaztea naiz, oroitzapenak baino proiektu gehiago ditudalako.

Proiektuek bizi naute ni ere, eta adin biologikoari begira oraindik gaztea naizen arren, hemendik urte batzuetara ere gauza bera esan nahiko nuke. 84an jaio nintzen, baina, oraindik gaztea naiz, oroitzapenak baino proiektu gehiago ditudalako.

2 comentarios:

  1. Ados, guztiz. Hargatik hainbat adintsu oso gaz- te azaltzen dira, eta hainbat gazte,aldiz,era- bat zaharkituak.
    Muxu bat. Zure ITSASOTIK.

    ResponderEliminar
  2. Eta zu nola sentitzen zara? Itsasoak berdin zahartzen ote dira? Olatuak berritu egiten dira aldiro...

    Ito gabe ibili!

    ResponderEliminar