2009-07-07

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (VI)

Zein ote da zenbakiek ezkutatzen duten misterioa? Ez dakit lo hartu ezin, eta askotan aritu ote zareten ardiak kontatzen. Oraintxe bat-batean bururatu zait, ea denbora gehiago nola pasako genukeen, batetik ehunera zenbatzen, edo ehunetik batera zenbatzen. Hartu erlojua eta egin apustu zure buruari!
1729-1729-1729-1729-1729
"Ramanujan matematikari indiarra bisitatzera joan zen Hardy goiz sargori batean. Elkarrizketari nola heldu asmatu ezinik zegoen Hardy eta zerbait esatearren ospitalera eraman zuen taxiaren zenbakia oso zozoa zela aipatu zion lagunari.
-Eta? Zein zenbakik ekarri zaitu ba ospitalera?
-1729ak. Zozoa benetan! Ez du ez gatz eta ez piperrik!
-Baina, nola esan dezakezu horrelakorik! - erantzun zion Ramanujanek berehala - zenbaki zoragarria da hori! Bi modu ezberdinetan bi kuboen batugai gisa adieraz daitekeen zenbakirik txikiena da! "
Hau da, "x ber 3 + y ber 3= 1729". x eta y; eta z eta r. Lau zenbaki topatu behar dituzue!
Leirek proposatutako problema da, kasualitatez nik neuk ere aste honetan bertan irakurri dut pasartea "El hombre anumérico" liburuan.
Leirek jarri zidan erronka eta nik topatu ditut lau zenbakiak, ea zuek ere topatzen dituzuen! Eta problemak proposatu nahi badituzue, ateak zabalik dituzue!

2 comentarios:

  1. eskerrik asko irati!!
    9 eta 10 eta 4 eta 12 dira zenbakiak oker ez banabil, burua korapilatua neukan biologia liburu hori irakurtzen hasi nintzenean eta gero gehiago korapilatu zitzaidan ezin nuelako erantzuna aurkitu, galdera osorik ez badago erantzuna aurkitzea...

    zerbait komentatu nahi dizut, geroago eta zuk ondo baderitzozu zure anahiari ere esango diodana. Liburuaren eguneko arrakasta dela eta Santa Cecilia (musikarien patroiaren) egunean ere zerbait egitea ondo iruditzen zaizuen jakin nahiko nuke, sarreran bada ere. Aurten Nahikari eta Alejandroren eta agian Maddi eta nire azken urtea denez ez legoke gaizki egun batean "musikariok" zerbait eskaintzea. Zer deritzozu? PD: Santa Cecilia Azaroan da

    ondo ibili

    ResponderEliminar
  2. Aupa Leire!

    Bai, 9 eta 10 bai. Eta beste bikotea 12 eta 1, ezta?

    Leire, izugarri pozten gaitu sormenerako duzuen irrikak! Guk institutu bizi bat egin nahi dugu, eta bizitasun horren protagonista zuek izan behar duzue batez ere. Ideia zoragarria iruditzen zait, asmatuko dugu denon artean zerbait ederra egiten!

    Muxu handi bat!

    ResponderEliminar