2009-07-13

EGIN APUSPTU ZURE BURUARI! (VII)



Noiztik ez diozu gutunik bidali udalekuetan ezagutu zenuen lagunari? Pentsa ezazu nolako ilusioa egingo dion postontzia zabaldu eta zuk bidalitako gutuna topatzeak! Une horrengatik bakarrik merezi du!



POSTARI MATEMATIKARIA edo MATEMATIKARI POSTARIA?

Sei pertsonari gutunak bidali nahi dizkiegu. Sei gutunak sei gutunazaletan sartu dira, zorian. Zen da bost gutun dagokien gutunazaletan, eta seigarrena okerreko gutunazalean egoteko probabilitatea?

6 comentarios:

  1. denbora eta datu asko behar dira hori kalkulatzeko, baina, pertsona oso lanpetu edota zerbait ergel batek bakarrik egin dezake hori nire ustetan. Matematikoki 0 da erantzuna?? Niri ez zait inoiz gertatu, baina agian norbaitek egin du noizbait nahi gabe...

    oso txango politak Irati

    ResponderEliminar
  2. Bila hasi beharko dugu, ea norbaiti gertatu ote zaion! Beharbada Laiotzi, edo Jon Kepari... Zer iruditzen zaizue zuei? Ez da posible?

    Bai, Leire, irteera politak egin ditugu. Nondik nora zabiltza zu?

    ResponderEliminar
  3. Aspaldi ez dinat nik, gutunazaletan bidali beharreko gutunik idatzi,zoritxarrez, Irati !!

    Bestalde, badakin nolako "matematikaria" naizen ni, baina "hurrengo baten" ere saituko nintzela agindu ninanez, hemen doakin nire iritzia (zer gutxiago, hire gonbitea jaso ondoren): bost gutun, dagokien gutunazaletan sartzen baditinagu, seigarrena ere, dagokionean sartuko dinagu, ezta ?

    Bestalde, bai Leire; a zer nolako mendi-ibilaldi polittak egiten dituzten hauek. Zorionekoak, irakasleok, Irati, uztailean horrela ibili zaitezketelako ;-)

    Segi apustuak proposatzen, gu saiatuko gaitun eta, geure buruaren "probabilitateak" neurtzen !!

    ResponderEliminar
  4. kaixo
    gu biok 23an joango gara Cuencara, violin eta violoncello kurtso batera.
    Badakizu irailean apunta daitekeen Pariseko elkartrukera (ez dut oraindik papera institutura eraman)?
    muxu bat eta ongi segi

    ResponderEliminar
  5. Cuenca... etxeak zintzilik dituen hiria! Ez dut ezagutzen baina, oso polita behar du izan! Ondo pasa eta asko ikasi!

    Pariseko elkartrukeko paperei buruz ez daukat ideiarik, baina, pentsatzen dut irailean egin ahalko duzuela.

    Au revoir!

    ResponderEliminar
  6. Nik ziria sartu nahi eta ongi moldatu zarete, eh? Primeran, nola bestela! Bost ongi sartuz gero, seigarrena ere derrigorrean ongi sartu behar!

    Bai,Laiotz,zorionekoak gu! Udan denbora dugulako eta denbora hori nola gozatu badugulako.

    Animo, hire opor egunak ere iritsiko dituk eta!

    Izan zoriontsu!

    ResponderEliminar