Zein ote da zenbakiek ezkutatzen duten misterioa? Ez dakit lo hartu ezin, eta askotan aritu ote zareten ardiak kontatzen. Oraintxe bat-batean bururatu zait, ea denbora gehiago nola pasako genukeen, batetik ehunera zenbatzen, edo ehunetik batera zenbatzen. Hartu erlojua eta egin apustu zure buruari!
1729-1729-1729-1729-1729
"Ramanujan matematikari indiarra bisitatzera joan zen Hardy goiz sargori batean. Elkarrizketari nola heldu asmatu ezinik zegoen Hardy eta zerbait esatearren ospitalera eraman zuen taxiaren zenbakia oso zozoa zela aipatu zion lagunari.
-Eta? Zein zenbakik ekarri zaitu ba ospitalera?
-1729ak. Zozoa benetan! Ez du ez gatz eta ez piperrik!
-Baina, nola esan dezakezu horrelakorik! - erantzun zion Ramanujanek berehala - zenbaki zoragarria da hori! Bi modu ezberdinetan bi kuboen batugai gisa adieraz daitekeen zenbakirik txikiena da! "
Hau da, "x ber 3 + y ber 3= 1729". x eta y; eta z eta r. Lau zenbaki topatu behar dituzue!
Leirek proposatutako problema da, kasualitatez nik neuk ere aste honetan bertan irakurri dut pasartea "El hombre anumérico" liburuan.
Leirek jarri zidan erronka eta nik topatu ditut lau zenbakiak, ea zuek ere topatzen dituzuen! Eta problemak proposatu nahi badituzue, ateak zabalik dituzue!