2015-05-25

ITAKA_ Koldo Zubeldia_2015-5-16

Koldo Zubeldia Segura Irratian

Zer den jolasean aritzea. Zer den begietara begiratzea. Zer den irribarre egin aurreko serio planta gozoa. Zer den euria paper gaineratzea. Hainbatgarrena. Ez dio axola. Ez gara aspertzen. Ez dugu elkar aspertzen. Ezberdina da elkarrekin pasatako larunbat goiz bakoitza. Laster izango dugu hurrengoa berriro. Etxeko lana jarri diogu elkarri hurrengorako. Zuk ere parte hartu nahiko bazenu hasi buru-liburuei eragiten. Egin beharrekoa: euriari begira egon. Egin beharrekoa: euriak sortzen dituen soinu-hots ezberdinei hitz-izena jarri. Hamar ezberdinen bila gabiltza. Poesia hori da. Eta ondo asko daki hori Koldo Zubeldiak. Poesia hori ere bada. 





2015-05-13

ITAKA_Idoia Granizo_2015-5-9

Ekaitz eta Idoia Segura Irratian_2015-5-9

Ni zure ezaguna naiz, zu haren ezaguna zara eta hark ezagutzen du beste norbait. Horrela sortzen da sare mundutarra. Horrela iritsi zen Idoia larunbatean irratira ni zure, zu haren eta hura gainerakoen lagun delako. DBH 4.maila egiten ari da Altsasuko institutuan eta besteak beste idaztea izugarri gustatzen zaio: Hausnartu, sentitu eta begirada zorroztu ondoren paperean irudikatzen ditu hitzez literatur marrazkiak. Zeharkako txirula jotzen du eta bertsotan ere aritzen da. 

Larunbatean ezagutu genuen elkar, solasean aritu ginen luze eta zabal, eta bere altxorrik preziatuenak irakurri eta abestu zizkigun irratian. 

Honatx gozagai Idoiak eskainitakoa.