2015-07-23

OTSAILA URTZEN DENEAN...

Moliere-ra bidean 2015-7-16

                        Otsailak uztaila du bere baitan edo uztaila otsaila urtua baino ez da? 
                                 EGIN KLIK BELDURRIK GABE ARGAZKIAREN GAINEAN





2015-07-14

ITAKA_Koldo Zubeldia_2015-7-11

Koldo Zubeldia Segura Irratian_2015-7-11


Albiz. Erositako azken liburuaz. Behin egin eta berriro egindako galderez. Udako beroaz. Treneko joan etorriez. Legazpiko Josuz. Gabrielez. Irribarreez eta esan gabeko isiltasunez. Tarte polita, aberatsa eta interesgarria izaten da Koldo Zubeldia poeta zaldibiarrarekin partekatzen duguna. Larunbatekoa ere ederra izan zen. Gozoa. Hemeretzigarrenez elkartu ginen eta lehenengo aldia balitz bezala gorritu genituen elkarren lotsak. 






2015-07-13

hiru lore

Atxeritotik bueltan_2015-7-10


Nork ikusten ditu hiru lore?


ITAKA_Nekane Yurrebaso_2015-7-4

Nekane Yurrebaso Segura Irratian_2015-7-4

Zer dago begirada hurbilaz harago? Zer dago eguneroko errutina zoroaz harago? Existitzen da iratzargailuak esnatzen ez duen egunsentirik? Kandelek itzaltzen ez duten ilunabarrik? Mundua motxilan sartzen ez bada, zergatik ez eman motxila munduari? Eten eta hasi ezer bukatu beharrik gabe. Hautsi ezer puskatu beharrik gabe. Joan, eta ulertu, ulertu bazoazen heinean gero eta gertuago zaudela hemendik. Tailandia, Laos, Kanbodia, Indonesia... bidea egin oinak zikindu ahala burua garbituz. Eta iristean hona edo hara (berdin dio nora) kontatu. Emozionatu.





Nekane Yurrebaso urretxuarrarekin aritu ginen solasean uztailaren 4an. Lau hilabetez ibili da HAN. Eta sentipenak pil-pilean ekarri dizkigu HONA. Ederra solasaldia; ederra izan da Nekaneren  bizipenekin irratsaioa ikasgai bihurtzea. 



2015-07-07

A ze parea...

Barraskikoa Aginara bidean_2015-7-5


Zer gertatzen da bare bati karakolaren oskola
gainean jartzen diogunean?


ITAKA_Nekane Arizti eta Anita Alonso_2015-6-27

Nekane Arizti Segura Irratian_2015-6-27
Irratira dei bat, etxera beste bat. Telefono zenbaki ezezagun bat. Watsap bat tarteko. Ipuinak. Animatuko zara? Bai. Bai? Bai. Bi ipuin. Eta solasaldi bat. Nagore. Bai, tira, Nekane. Arizti. Lapurtutako zerbait. Lapurtutakoa? "Lapurtutakoa". Galtza arrosak. Politak dira. Ipuinak. Basurdea eta amona. Suhiltzaileak. Zenbat metro? Zerua hor dago. Edo han. Nondik begiratzen zaion. 

Ezustean lagun berri bat egin dut. Literaturarekiko zaletasuna eta gai sozialekiko kezka partekatzeko lagun bat. Irratiak lotu gaitu, irratian lotu gara. Bizitzak halakoak oparitzen dizkigu, bizitzari halakoak oparituarazten dizkiogu. 

Nekane Arizti, ekainaren 27an Aduna, Aldaba, Tolosatik bueltan Seguran izan genuen laguna. 





Nekane ez zen ekainaren 27ko gonbidatu bakarra izan. Anita Alonso aktoresa eta antzerki zuzendari beasaindarrak ere egin zigun bisita. Herritar talde baten ardura hartu eta antzerkia sortzen hasia da hutsetik. Beasain herriaren 400.urteurren ospakizuneko ekitaldi bat gehiago izango da herri antzerkia. Estreinaldia: irailaren 25ean. Bitartean: lana gogotik egin behar. Lana, jolasa eta ilusioa uztartu eta herria antzoki eta herritarrak antzezle bihurtzea da asmoa. Irratian ere izan genuen jolaserako aukera. Finean antzerkia hori baita, jolastea ez,  jolas egiten asmatzea. 


Anita Alonso Segura Irratian_2015-6-27


2015-07-06

ITAKA_Jose Luis Asensio_2015-6-20

Jose Luis Asensioren Ixa  Asap! liburua

Ustekabean dena gerta daiteke, eta ezer gertatu ez den sentipena izan. Ustekabean kontzientziak kopeta urratzen du eta pentsamendua orbain bihurtu. Ustekabean ipuin batek hozka egiten dio beste bati eta izuaren aurpegian hitzak tatuatzen dira, irudiak kontatzen dira eta bat-bateko ustekabean oihu isil batek  mututzen ditu esan gabe utzitakoak. Ipuinak lotzen dituen korapiloak hori du ederra, korapilo dela,  eta baldintzarik gabe errealitate dela bere askatasunean.





Jose Luis Asensio -> Etxarri Aranatzeko idazle gaztea, Iruñean bizi dena. Lau ipuin biltzen dituen "Ixa Asap!" bere lehen liburuaz aritu ginen solasean irratian ekainaren 20an.