2015-01-12

ITAKA_Koldo Zubeldia_2014-12-27

Koldo Zubeldia Segura Irratian_2014-12-27


Iratik Koldori: MILA ESKER! Beste behin ere gure artean izateagatik eta beste behin ere hitz-kontu-ideia berrien inguruan hausnarketa egiteko aitzakia mahaigaineratzeagatik.

Eskerrik asko, artista!

2015-01-09

OPORRETAN GOZATUTAKOAK


MADOZ- SAN MIGEL-ATA-MADOZ_2014-12-23


Itsaso zuri-zuri aparrez betea Iruñetik Gasteizeraino. Halakoetan igeri egiten ez asmatzea bezalakorik ez dago!




Bost puxtarri... baietz asmatu zer pentsatzen ari haizen!



Madozen hasi ta San Migelen
borobilduan jarduna,
hodeien gaindik zeru urdinak
argitu digu eguna,
bi mila eta hamabostean
urte berri on, laguna!
Bihotz-bihotzez opa dizugu
poza, zoriontasuna 
eta gainik gain mendirik mendi
ibiltzeko osasuna!



HARRI URDIN-ENAITZ-URBIA-ARANTZAZU_2014-12-29

Harri urdin zuritua sardeskak deabrutua. 



Nora hoa? Harrapatu haut! Harrapatu nauk (ipurdi polita daukan Irati!)


Halakorik! Udan polita haiz, Urbia, baina... 


Enaitz gaineko postontzia izozturik zegoen eta ezin atetxoa zabaldu... bertsoa, ordea. egin genion mendiari!


Elurraldiak horrelakorik
ez digu oparitzen maiz,
ta horregatik goizean goiztar
gaur esnatu gara garaiz,
Udanan gora Harri Urdin ta
Durutikan bueltan Enaitz,
horrelakotan elurretako 
dama zuri sentitzen naiz!


BEASAIN-USURBE-MURUMENDI_2014-12-31

Hi han eta ni ere bai! Bi leku toki berera ekarriak. Posible ote duk hori?


Naila! Zeinek esan (umetako garrasi, korrikaldi eta aztoramenduak gogoan) egunen batean zakur bati hala helduta egongo nintzanik! 


Langintzarako hezi gintuzten,
buru, esku eta gerri,
Usurbe tontor eder hontatik
ez izan beldur ezerri,
bi mila eta hamabostean
bihur dadin asmo berri,
bihotza zabal diezaiogun 
hainbat proiektu ederri;
muxu potolo bana denoi ta
urte berri on, Goierri!


Aarun, Kapil, Peio, Lur txakurra, Joxe, Ekaitz eta ni neu. Bertsoa suzirian sartu eta Nepalera bidali genuen. Bakarren batek kantatzen asmatuko ote du!

Urtez urte goraka 
goaz koxkaz koxka,
urte zaharrak utzi 
du orban mordoxka
baina egigun irri
kosta ahala kosta,
bake eta zorion
egunak datoz ta,
ondo hasi bi mila
eta hamabosta!


Urte Zahar gauak mendian harrapatu ninduen, ia-ia...


AIZKORRI_2015-1-1



Mikel, Roko italiarra, Joxe, Arrate, Joxerra eta Jon. Argazkian Oñatiko Jon ez da azaltzen (bera argazkilari!). Elkar ezagutu ez eta lagun eginda eman genion hasiera urteari! Denon artean kantatu genuen bertsoa:


Urtea bukatu da
urtea hasi da,
gaur denok jarri gara
mendira begira,
izotz artean tente
gatoz Aizkorrira,
begirada iristen
zaigu urrutira,
urte berrian jantzi
irrien distira,
horrela bizipenak
hobeak baitira. 


Pasa den larunbateko irratsaioan aritu ginen mendi inguruko kontuez kontu kontari. Oñatiko Joni hitz eman nion irratian aipatuko genuela, eskertuko genizkiola oparitutakoak eta zintzilikatuko genuela grabazioa blogean. Eta larunbata iritsi, saioarekin hasi eta ... grabatzeko problemak. Umorerako arrazoi bihurtu genuen eta hasiera isiltasunak jan badu ere segi aurrera laster topatuko duzue eta zer entzuna! Jon, eginahala guztiak hiregatik!






Zuzenean ezin eta... atzeko zulo beltzari zeharka begiratu behar!



MUGARRA_2015-1-5






Nork esaten ditu gezurrik handienak? Sudur txorrotx!




Bertsoa pentsatu bitarteko trantzean... lagundu hidak, Luis!



To, earra atea zain!


Zuzen-zuzenean postontzira!



IRIMO_2015-1-6

Hara, hara, hara!




Ene, ene, ene!

Ondo, ondo, ondo!


Kar, kar, kar!


Urte berri on, denoi! 




2015-01-08

ITAKA_BEIRA TALDEA_2014-12-13

Abenduaren 13an Segura Irratian





Eta krax! Ispilu hautsien  kantuak lurrunetan bildu ditu akordeak. Eta krax! Ez dago isilunerik, ez dago  ezerezik iluntasunean, ez dago pauso muturik, Eta krax! Negu ataritan, izozki saltzaileari bakardadeak izoztu zaizkio  eta busean zelatan zegoen malko batek salto egin du dena ezer ez den mundura. Eta krax! Pitzadura artean dago nire tokia, eta krax! Zetazko sorten artean. Eta krax! Zetazko sorten artean dago nire tokia bederatzi hilabetez, nire tokia busean zelatan zegoen izozki saltzailearen ondoan. Eta krax! Bakardadea dena da, eta da ezer ez. Eta krax! Ezer ez da hautsi beira artean. 


Solasean eta batez ere jolasean aritu ginen. Kontu-kontari eta kantu-kantari. Hirukote mila esker goiz pasa eder harengatik!

Eta bide batez... biharko hitzorduaren berri, to: Urtarrilaren 9an Erratzun Beira taldeaz zuzenean gozatzeko aukera!