2015-01-09

OPORRETAN GOZATUTAKOAK


MADOZ- SAN MIGEL-ATA-MADOZ_2014-12-23


Itsaso zuri-zuri aparrez betea Iruñetik Gasteizeraino. Halakoetan igeri egiten ez asmatzea bezalakorik ez dago!




Bost puxtarri... baietz asmatu zer pentsatzen ari haizen!



Madozen hasi ta San Migelen
borobilduan jarduna,
hodeien gaindik zeru urdinak
argitu digu eguna,
bi mila eta hamabostean
urte berri on, laguna!
Bihotz-bihotzez opa dizugu
poza, zoriontasuna 
eta gainik gain mendirik mendi
ibiltzeko osasuna!



HARRI URDIN-ENAITZ-URBIA-ARANTZAZU_2014-12-29

Harri urdin zuritua sardeskak deabrutua. 



Nora hoa? Harrapatu haut! Harrapatu nauk (ipurdi polita daukan Irati!)


Halakorik! Udan polita haiz, Urbia, baina... 


Enaitz gaineko postontzia izozturik zegoen eta ezin atetxoa zabaldu... bertsoa, ordea. egin genion mendiari!


Elurraldiak horrelakorik
ez digu oparitzen maiz,
ta horregatik goizean goiztar
gaur esnatu gara garaiz,
Udanan gora Harri Urdin ta
Durutikan bueltan Enaitz,
horrelakotan elurretako 
dama zuri sentitzen naiz!


BEASAIN-USURBE-MURUMENDI_2014-12-31

Hi han eta ni ere bai! Bi leku toki berera ekarriak. Posible ote duk hori?


Naila! Zeinek esan (umetako garrasi, korrikaldi eta aztoramenduak gogoan) egunen batean zakur bati hala helduta egongo nintzanik! 


Langintzarako hezi gintuzten,
buru, esku eta gerri,
Usurbe tontor eder hontatik
ez izan beldur ezerri,
bi mila eta hamabostean
bihur dadin asmo berri,
bihotza zabal diezaiogun 
hainbat proiektu ederri;
muxu potolo bana denoi ta
urte berri on, Goierri!


Aarun, Kapil, Peio, Lur txakurra, Joxe, Ekaitz eta ni neu. Bertsoa suzirian sartu eta Nepalera bidali genuen. Bakarren batek kantatzen asmatuko ote du!

Urtez urte goraka 
goaz koxkaz koxka,
urte zaharrak utzi 
du orban mordoxka
baina egigun irri
kosta ahala kosta,
bake eta zorion
egunak datoz ta,
ondo hasi bi mila
eta hamabosta!


Urte Zahar gauak mendian harrapatu ninduen, ia-ia...


AIZKORRI_2015-1-1



Mikel, Roko italiarra, Joxe, Arrate, Joxerra eta Jon. Argazkian Oñatiko Jon ez da azaltzen (bera argazkilari!). Elkar ezagutu ez eta lagun eginda eman genion hasiera urteari! Denon artean kantatu genuen bertsoa:


Urtea bukatu da
urtea hasi da,
gaur denok jarri gara
mendira begira,
izotz artean tente
gatoz Aizkorrira,
begirada iristen
zaigu urrutira,
urte berrian jantzi
irrien distira,
horrela bizipenak
hobeak baitira. 


Pasa den larunbateko irratsaioan aritu ginen mendi inguruko kontuez kontu kontari. Oñatiko Joni hitz eman nion irratian aipatuko genuela, eskertuko genizkiola oparitutakoak eta zintzilikatuko genuela grabazioa blogean. Eta larunbata iritsi, saioarekin hasi eta ... grabatzeko problemak. Umorerako arrazoi bihurtu genuen eta hasiera isiltasunak jan badu ere segi aurrera laster topatuko duzue eta zer entzuna! Jon, eginahala guztiak hiregatik!






Zuzenean ezin eta... atzeko zulo beltzari zeharka begiratu behar!



MUGARRA_2015-1-5






Nork esaten ditu gezurrik handienak? Sudur txorrotx!




Bertsoa pentsatu bitarteko trantzean... lagundu hidak, Luis!



To, earra atea zain!


Zuzen-zuzenean postontzira!



IRIMO_2015-1-6

Hara, hara, hara!




Ene, ene, ene!

Ondo, ondo, ondo!


Kar, kar, kar!


Urte berri on, denoi! 




3 comentarios:

  1. Gabonetan etxera heldu eta logelan topatu ninan oparia (topatu... tira, laguntza paur batekin, ez ninan lehenengoan ikusi). Aita ta Ana irribarrez nik paketea eskuetan hartzerako. Eta ireki beharrik gabe...ireki aurretik ere...mendirako makilak! Eskerrik asko!

    Orain lagunen bat behar dinat, sorginen bat edo, azterketak amaitu ondoren, badakin...

    Muxu potolo bat!

    (Ekaitz, zer gertatu zaik buruan? Bertsoak izoztuko zaizkik! ;D )

    ResponderEliminar
  2. Ba laguna hemen daukan! Nahi dunanean! Badakin... mendirako Irati prest!
    Ez zakinat bertsoak izoztuko ote zaizkion... buru buelta-jiro-sortzailea inoiz baino beroago zaukan! Emanean-emanean gozo-gozo zabilen!

    ResponderEliminar
  3. Izoztutako bertsoak zu bezalako eguzkiek urtzen dituzte, ez kezkatu,jeje.
    Muxu handi bat.

    ResponderEliminar