|
Gotzon Aranbururen argazkia |
Omenaldiaren
bukaeran Joan Marirengana hurbildu eta halaxe esan zigun “sarri adjektibo
puztuak erabiltzen ditugu zerbait definitzeko, ez dut halakorik erabiliko.
Gaurkoa bi hitzetan oso duina izan da; oso-oso duina”.
Atzo mezu bat
idatzi eta zenbait hitz ederren artean eskaera bat egin zidan Joan Marik:
“Irati, eman eskerrak nire partez hire blogean parte hartu zuten guztiei”.
ESKERRIK ASKO
Nahia, Itziar, Karolina, Martin, Xabier, Jasone, Tere, Juan Kruz, Joxe, Ekaitz,
Patxi, Iñaki, Gabino, Jon, Ixone, Izar, Pello, Mikel, Xanti, Arantxa, Alberto, Diego, Eleder
eta Iratiri.
ESKERRIK ASKO
Beasaingo eta Goierriko Irakurle Taldeei, Beasaingo Udalari eta Beasaingo Futbol Taldeari.
ESKERRIK ASKO
Joxeri azken hiru hilabeteotan Beasain literaturaz udaberritzen buru-belarri aritzeagatik.
ESKERRIK ASKO
Manuel eta Irigoien familia osoari.
ESKERRIK ASKO
Goierriko Irakurle Taldeen I.Topaketan elkartu ginen guztioi.
ESKERRIK ASKO
azken hilabetean “Consummatum est” liburua esku artean hartu duzuen ehun
irakurleoi.
Horiek denak Joan
Marik eskertzen ditu; eta horiek denak nik eskertzen ditut. Bidea luzea izan da
eta oso ederra. Oso duina. Oso-oso duina.
|
Irati, Eleder, Joan Mari eta Ekaitz |
Ekaitzek kantatu zizkion lau bertso ederrak jartzen dizkizuet irakurgai:
Matxinadak
matxinada,
hamarkadaz
hamarkada
findu duzu
begirada;
sendagai dugu
zure joskera,
sendagai zure
euskara…
Norbait biziminez
bada,
zurekin pasatzen
gara
hutsetik
esperantzara.
Pistolei
epistolaz su,
arma, tiro, bam
indartsu
egin diezu
mehatxu…
Udazkenaren
balkoitik zure
Printzei begira
gauzkazu;
Zirigoien,
distiratsu,
odolean daramazu,
jainko txiki bat
zara zu.
Non dabiltza
Orbetarrak?
Gure adiskide
zaharrak?
Poliedroaren
marrak?
Zure lumak zer
oparituko
zain gaude
goierritarrak;
badituzula
oharrak
ta idazteko
indarrak
promes egin dit
oilarrak.
Letra txikien
zintzela,
poesia ta nobela…
Hain duzu itzal
itzela!
Badakigunez
Babiloniaz
harago lur bat
badela,
gozatuz zure
epela
bizi nahi dugu
horrela,
ipuin batean
bezela.
Eta... omenaldian esan nian bezala, hiretzako nire oparia, Joan Mari, etorkizuneko hire irakurleen irudi bihurtu den argazkia.
|
Eleder Consummatum est irakurtzen |
Ekitaldiaren bi bideo ikusgai (eskerrik asko, Gotzon! Eta Goierriko Hitza):