Abenduaren 13an Segura Irratian |
Eta krax! Ispilu hautsien kantuak lurrunetan bildu ditu akordeak. Eta krax! Ez dago isilunerik, ez dago ezerezik iluntasunean, ez dago pauso muturik, Eta krax! Negu ataritan, izozki saltzaileari bakardadeak izoztu zaizkio eta busean zelatan zegoen malko batek salto egin du dena ezer ez den mundura. Eta krax! Pitzadura artean dago nire tokia, eta krax! Zetazko sorten artean. Eta krax! Zetazko sorten artean dago nire tokia bederatzi hilabetez, nire tokia busean zelatan zegoen izozki saltzailearen ondoan. Eta krax! Bakardadea dena da, eta da ezer ez. Eta krax! Ezer ez da hautsi beira artean.
Solasean eta batez ere jolasean aritu ginen. Kontu-kontari eta kantu-kantari. Hirukote mila esker goiz pasa eder harengatik!
Eta bide batez... biharko hitzorduaren berri, to: Urtarrilaren 9an Erratzun Beira taldeaz zuzenean gozatzeko aukera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario