Nekane Yurrebaso Segura Irratian_2015-7-4 |
Zer dago begirada hurbilaz harago? Zer dago eguneroko errutina zoroaz harago? Existitzen da iratzargailuak esnatzen ez duen egunsentirik? Kandelek itzaltzen ez duten ilunabarrik? Mundua motxilan sartzen ez bada, zergatik ez eman motxila munduari? Eten eta hasi ezer bukatu beharrik gabe. Hautsi ezer puskatu beharrik gabe. Joan, eta ulertu, ulertu bazoazen heinean gero eta gertuago zaudela hemendik. Tailandia, Laos, Kanbodia, Indonesia... bidea egin oinak zikindu ahala burua garbituz. Eta iristean hona edo hara (berdin dio nora) kontatu. Emozionatu.
Nekane Yurrebaso urretxuarrarekin aritu ginen solasean uztailaren 4an. Lau hilabetez ibili da HAN. Eta sentipenak pil-pilean ekarri dizkigu HONA. Ederra solasaldia; ederra izan da Nekaneren bizipenekin irratsaioa ikasgai bihurtzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario