2011-08-07

URDABURU



Tentazioak. Eskua luzatu eta ukitzen ez direnak. Begiz jo eta erakarri ezin dituzunak. Hurbildu eta urruti ihes egiten dutenak. Tentazioak; irudimen amaraunak.

Mendira igo eta itsasora salto egiteko tentazioa. Horixe Urdaburuk (urdearen buruak) eskaintzen duena. Ugaldetxotik gora Hernani eta Goizueta arteko baso lehertu ederretan barrena tontorrak (595 m) itsasaldea da esku ahurrean jartzen diguna. Tentazioa... gorputza esku ahurrean murgiltzekoa.



Urumeako uretan gora
Añarbe abiaburu,
pinu, pago ta haritz artean
ordu ta erdi inguru,
Astigarraga, Hondarribi ta
Donostia buruz buru,
ia seiehun metroko mugan
eder zaude Urdaburu,
zure gainetik itsasoaz ta
mendiaz gozatzen dugu.

2 comentarios:

  1. ze polita doa uda goikoetxea familiarentzako ez,zenbat totor zenbat mendi zenbat bertso zenbat aburu disfrutau irati

    ResponderEliminar
  2. Aburu hori... atzo ikasitako hitza izango da, ezta Gorka? ;-P Ederki osatu zenuen bertsoa! Burua, ingurua, aburua, segurua, helburua... Polita doa uda, bai! Zuk ere gozatu, denbora ongi probesten badakizu eta! Muxu bat!

    ResponderEliminar