Orain bi egun lagun batek zipirri-zaparra (zipirri-zaparra esaten diot espazio txikian hitz asko sartzeko moduari, hitz asko dira hogei hitz segundoko gutxi gorabehera. Adibidez, zipirri-zaparra esaten da aspaldian esan nahi eta esan ezinda (auskalo ze arrazoirengatik) zabiltzan paragrafo luze, korapiloz bete hori, segundoko hogei hitz esan (bota) ezeaan, sekula esango (botako) ez duzuna) bota zidana:
Nun haile, neska! Bila ta bila nailen, baino, ez haut topatzen! Googlek e bilatzeko balio zola, baino, zeinek ziurtau ezer aurkittuko deunik! Bilatzailen Irati Goikoetxea sartu ta blog demonio hau azaltzen zaiyan ta hemen ez haut ikusten! 2 +2 = 5 ? Lautio bosteako salton galdu al haiz?
Hori dena bi segundo eta erdian bota zidan. Zapla! Eta esan nion ba hemen nago, lautik baino bostetik gertuago. Eta esan zidan bazunan garaia. Eta erantzun nion: bai.
Horixe, borondatez desagertu eta borondatez azaltzen direnen abantaila: borondatea. Borondatez desagertzen direnek eta ez direnek uzten duten arrastoa ezberdina izaten da. Oso ezberdina. Zuloa ere bai. Borondatez desagertzen ez direnek (borondatez desagertzen deirenak desagertu egiten dira?) uzten dituzten zuloetan Manaren kantu eder bezain esanguratsu bezain gogor hau sartzen da, adibidez:
Esaldiok errepikatze hutsak bakoitza bere bidean jarriko balu... merezi du hitza entzun eta hausnartzea Desagertuen Nazioarteko Egunaren biharamunean, ahaztu gabe desagertuak egunerokotasunak bihurtzen dituela desagertu.
Ba hoixe! Azaldu naizela! Beste guztiak ere banan-banan azalduko balira mundua lasaiago, zoriontsuago eta beteago egongo litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario