2012-12-11

zirimolatik begira



HITZA:ZIRIMOLA

Atzo ikasle bati hauts artean itota ikusten nuela eta lehenbailehen hautsa astintzen hasi behar zuela esan nion. Begira-begira gelditu zitzaidan eta bere begirada irakurtzen ausartu nintzenean, zera irakurri nuen: "Eskerrik asko, Irati. Zinez eskertzen dinat aholkua, baina, begiraion hire blogari, hauts zirimola ederra daukan pantailaren aurrean (edo atzean)". Arrazoi duk erantzun nion, hautsak astintzeko trapua utziko didak?

Beldur bakarra daukat, hauts-trapuak sortutako zirimola ez ote den hautsak berak sortutakoa baino handiagoa izango...

Zorabiatutako hauts pinporta hegalariek sortutakoa izaten da, adibidez, zirimola. Nahaste borraste bat, adibidez, denborak korapilatzen duena. Baina, hasi gara putzka (putzka) eta... ez da gutxi...






AFORISMOA: "Nondik begiratzen zaion... Hankaz gora ibiltzen hasi beharko genuke?"

Lurrean jarritako eskuekin pausoak ematen dira? Lurrean eskuak jarri eta eskuak aurrera (edo atzera) mugitzeari ibili esanez gero... ibiltzen ari gara? Ibiltzea zer da? 

Zerura luzatutako oinek eta lurrera luzatutako eskuek zer ukitzen dute, zerua edo lurra? Nondik begiratzen zaion, ezta?



Mundua buru gainean eta mundua burupean eramatea ez baita gauza bera...




HAIKUA

Nik ez dakit zer,
nola eta norekin...
Nik ez dakit deus. 



4 comentarios:

  1. Haiku polita idatzi duzu ba, ezer ez jakiteko. Eta ezer ez dakizula jakitea zerbait jakitea izango da, ezta? Gabesten zintugun (faltan bota).

    ResponderEliminar
  2. Lagunei ere hautsa pilatzen zaie? (Duela bi aste atzetik daramadan hau zure hauts zirimola zen?)Blogetik postontzi hutsetara egiten dute salto hauts zirimolek? (Ala hegan egiten dute zirimolek?) Tira, ez dakit. Baina susmoa dut zurea zela mailera heldu zaidan hauts zirimola. Bueltan, blogean iruzkina. Zirimolaren esker onez (hautsetik hutsera zenbat zentimetro dago? a baten neurria?)

    Lagunei... aurrekoan norbaitek galdetu zidan Iratiren lagunak ote garen, ala zer garen bestela. Lagunak... hauts zirimolak bidaltzen dituztenak dira? Zer gara, bestela, zure hauts zirimolak jasotzen ditugunok?

    Mendi irteera baten zain (28an ez bada),

    Miru

    ResponderEliminar
  3. ikasle hori ez al naun ba ni izango irati??? jesus, nik uste nuen ez nituela horrelako gogoetak piztuarazten... tira ba denok ditugu geuk ere ez ezagutzen ez ditugun ahalmen sekretuak... egunen batean ere poesia idazten hasiko naun...

    ResponderEliminar
  4. Ez diat uste... gustatuko litzaidakek nire ikasleek hika egin eta nik hika erantzutea. Baina, Iratiren geletan bazagok tokia eta... gonbidatuta hago! Hori bai, baldintza bakarra bete behar duk... hire aurkezpena poesia bidez egin behar duk! Zain egongo nauk!

    Ez dakit zergatik mutil-gizona haizela pentsatu diat...

    ResponderEliminar