2014-06-10

Datorren ikasturtera arte!!




Bi urtetako oroitzapenak
zuenak eta nireak,
urte askotan izango ditut
bihotz barnean gordeak, 
barre txikiak, negar malkoak,
emanaldiko loreak,
infinitura iritsi gara
elkar lotuz bektoreak,
ikasle gisa onak zarete
pertsona gisa hobeak.
Infinitura iritsi gara
elkar lotuz bektoreak,
segi margotzen matematikez
bizitzaren koloreak,
ikasle gisa onak zarete 
pertsona gisa hobeak. 



2 comentarios:

  1. Bikaina, Irati. Noizko soinuarekin?

    ResponderEliminar
  2. Ikasleak aritu dira kantuan, baina.... grabatzea ahaztu! Ekaitzi esan beharko diot, kanturako nik baino infinitu (;-D) aldiz ahots hobea du eta!

    ResponderEliminar