2015-08-25

KALABAZAK ORDAINETAN

2015-8-14 Lazkaon

Beste behin plazera izan da, kuadrila! 

Hirugarren udaz jarraian oporretako zenbait goiz tomate, baina, patata, piper, pipermin... artean gozatu eta goxatu ditut. Azazkalak zikintzeko beldurrik gabe hanka sartuz eskua sartzen ikasi dut. Eskua sartzen lurpean, mundua azaleratzeko. 

Mundua biltzen baita Lazkaoko baratzean; Pakistan, Senegal, Nepal, Errumania, Uruguai, Maroko, Euskal Herria eta mundua lan(da)tzen baita irribarre, azalore, solas, kalabaza, izerdi, letxuga, ahalegin, kalabazin, irrika, tipula, gogo, arrautza eta amets artean. 

Lazkaoko mojen lurretan Karitasek jarritako proiektua da: behar duenari irakatsi behar duena lortzen. Arraina eman beharrean irakatsi arrantza egiten. Arantxa, Juanma, Candi, Txomin, Joxe... bejondeizuelaegiten duzuen bolondres lanagatik. Khurram, Wakar, Shazed, Abo, Nenuta, Carlos, Gabi, Kashir, Ramses... bejondeizuela ikasi eta irakasteagatik. 

Beste behin plazera izan da udako asteazken-ostiral goizak zuekin partekatzea. Lurra pozik dago. Ez dago kalabazak ordainetan ematen dituen lur landuaren zoriontasuna bezalakorik. Eta hori zuek lortzen duzue. 


2 comentarios:

  1. Aupa Irati pozten naiz barazki zein kuadrila majo artean baratzean egin duzun lanaz, ea noizbait elkarrekin eskuak zikintzeko aukerarik izaten dugun!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Izango dugu bai! Nahi duzunean! Bisita bat zor dizugu! Muxu handi bat!

      Eliminar