Ekaitz Goikoetxea |
Beti da plazera arrebak anaiari
elkarrizketa egitea. Beti da plazera zure hitz joskeretan zorabiatu eta ia oreka galdu beharrean hurrengo galderaren eztena prestatzea. Beti da plazera zurekin eta zugandik (eta zugatik) ikastea eta ikustea iturriak nekez uzten diola jarioari. Beti da plazera destinoaren eten puntuei lapurtutako bi horietatik bat behintzat oparitu nahi didazula sentitzea. Beti da plazera anaiaren arreba izatea.
XXXIII.Basarri Bertsopaper Sariketako bi sariak irabazi ditu Ekaitz Goikoetxeak berriki. Hirugarren urtez jarraian epaimahaiaren iritziz bere bertso sortak izan dira onenak. "Azken puntua" eta "Zer egin dizu bizitzak?" lanak eta beste kontu batzuk izan genituen mintzagai pasa den larunbatean Itaka saioan. Zorionak, Ekaitz eta bejondeizula egiten ari zaren lanagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario