Pena... halako mendi irteerarik zurekin partekatu ez izana... |
Irungo Salletarren egoitzan lagun asko elkartu ginen uztailaren 2an Patxi Ezkiagaren jira bueltan goxo-goxo elkarri babes emateko. Ezin aukera galdu zenbait ezagunekin hitz egin eta Patxiz (Patxirekin finean) irratsaio eder bat egiteko. Uztailaren 7an egin genuen. Ederra izan zen oso. Hitza eta irribarreak izan ziren protagonistak. Zer ederragorik! Felipe Juaristi, Jose Manuel Agirrezabalaga, Amaia Ezkiaga, Zelai Amenabarro, Ibon Gaztañazpi, Ekaitz Goikoetxea mila-mila esker; Patxi eta biok oso eskertuta gauzkazue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario