Bizikleta gainean. Irudi batek mila hitzek baino... eta zertarako idatzi, argazkiek guztia esaten badute!
1.- Mandubiko gaina. Beasaindik atera eta berehala gora eta gora, ordubeteko igoera, txirrindulari zailduen bidean hasiberri baten arnas hots estu ilusioz betea. Goierri eta Urola bailarak bereizten dituen gaina, azpian Arriarango urtegia. Pittin bat sufritu arren, artean banuen bai, txantxarako gogoa; eta indarra. Aitari metro batzuk aurreratu eta argazkia (egin klik!) ateratzeko esan nion. Sufrimendu aurpegia jarri nahi izan nuen, baina, mendatea nire egitearen poza ezin izan nuen ezkutatu. Horixe, jolasa. Jolaserako gogoa nuela artean!
2.-Matxinbenta, Nuarbe, Urrestilla, Landeta eta Azpeitiko hirigunea zeharkatu ondoren: LOIOLA. Ordurako 25 bat kilometro eginak. Pittin bat argazkiei zorrotz begiratuz gero, lehenengoan bizikletari nik eusten diodala ikus daiteke, bigarrenean bizikleta da ni eusten nauena. Eta kaskoa kentzeko indarrik ez! Horra lehenengo argazkitik bigarrenerako ezberdintasunak. Bila hasiz gero, gehiago ere topatuko nituzke!
3.- Eta hirugarrenaz... ai, zer esan hirugarrenaz! Laugarren bat atera behar izanez gero, lurrean etzanda atera beharko nukeela! ;·) Tente egotetik, gorputz erorian egotera. Bai, bai, hatz potoloak garaipen itxura du, baina, itxurak itxura mozorroa agerian! Azkoiti pasa eta Azkoiti Zumarragarekin lotzen duen bidegorriaren hasieran nago hortxe. Aurretik 15 kilometro zain, garai bateko Urola trenaren bidean gora. Nekatuta? Bai, pixka bat... zain jarri eta trena azalduko balitz sikiera!
Zertarako idatzi, argazkiek guztia esaten badute? Adibidez, nekeak neke hurrengo astean ere bizikleta hartzeko irrikaz iritsi nintzela helmugara!

Aupa Irati; Hau poza zurekin berriro topo egitea eta ikustea ederki pasatzen ari zerala, zure zaletasunari, mendiari, helduta. Asko da bai mendiak ematen diguna, asko eman eta apenas ezer kentzen digun. Ni ere halaxe nabil: mendiz mendi, erreka zuloetan nire burua murgilduz. Ongi izan eta segi gozatzen.
ResponderEliminarErreka zuloak... non ezkutatzen ote dira? Baina,hori da zuloaren xarma, ezta? Errekak ezkutuan ibiltzen badakiela eta ahalegina egin behar dela ur horien paradisua topatzeko! Aurten Kanpezu ondoko Fresnedo parkean bainatzeko aukera izan dut, zulo-zuloa ez da, agerian dagoelako, baina, mendi bueltaren ondoren gustura hartu nuen uraren freskotasuna.
ResponderEliminarIxkuttuan, isilean, erreka zuloren baten berri emango bazenit... ;·) Ongi ibili!