2012-11-05

Errealitatearekin ond(d)o!

Baztan eta Aldudeen mugan_2012-10-28

 
HITZA: OND(D)O

Ondo lotua dago enborrean. Ondo dago atseden hartzen. Ondo ezkutuan zegoen baina... nik harrapatu! Ondo sentiarazi nau. Ondo gustura jan du bakarren batek afaritan!

Ondo dagoena beti dagoelako ondo, ongi egoteko inbidiarik izan gabe. Nafarren batek esan izan dit "ongi, Irati, ongi! Ondo bastoegia da!" Ongi egotea ondo egotea baino finagoa omen... Nik nahiago, ordea, goierritar bastoan, ondo sentitu, onddo baten ondoan ongi sentitzea zail samarra delako akaso... eta benetan... plazer hutsa delako onddo baten ondoan ondo sentitzea...



 
AFORISMOA: Errealitateari begiak ixten dizkionak ingurukoak itsutzen ditu


Begiak itxita zer ikusten dugun erantzun nahian nabil neure buruari aspaldian. Begiak ixten ditugunean, norantz egiten dugun. Ilunak biderik ba ote duen. Ilunaren bestaldean argiak zentzurik izan dezakeen. Guk ikusten ez duguna besteek ikusten ote duten. Guk begiak ixten ditugunean, ingurukoek begiak zabalik izaten dituzten.

Errealitateak begirik ba ote duen erantzun nahian nabil neure buruari aspaldian. Betaurrekorik behar ote duen. Kristalik gabeko betaurrekoek balio dezakete? Pitzatutako kristaldun betaurrekoekin nabil ostegunaz geroztik... errealitatea beste modu batera ikusten da.





HAIKU

Zergatik jardun
aurkitu ezindako 
zerbaiten bila?


2 comentarios:

  1. Bilaketa bera orduan gaurko aurkikuntza. Ez dago gaizki, ezta? Tira, on(d)do. Eutsi horri!

    ResponderEliminar
  2. Ondo edo ongi? Erdinaparrek zeri heltzen diote? Izan ere, zu ere onddo zalea izan...

    ResponderEliminar