Burua joan zaio! Burua joan zaio! oihukatu zuen norbaitek. Eta inguruko guztiek zerurantz b egiratu zuten joaten den guztiak gora egingo balu bezala, gora eta gora, inora ez iristeko. Ingurukoen lepoek gora eta gora egin bitartean, ordea, joandako buruak barrura eta barrura egin zuen, eta iritsi, iritsi zen norabait. Iritsi zen iritsi behar zuen lekura, joaten diren buruak iritsi behar diren lekura iristeko joaten direlako Inora iristen ez direnak ingurukoen lepoak izaten dira.
Burua joan zaio! oihukatu zuen norbaitek. Eta txoriak ikusi ziren zeruan, lepoek begiratu zuten tokian.
Itxaso Martin Segura Irratian amak oparitutako harriari begira |
Emozionatu. Emozionatu egin nintzen eta kitto. Eta ze handia den kitto hori... Nolako biluztasuna duen kitto horrek, noraino iristen den. Nola hozkatzen duen, nola egiten duen tira...
Emozionatu egin nintzen, akaso erotu ere bai pixka bat. Harria izango zen agian, harriaren kolorea beharbada.
Solas tarte polita partekatu genuen Itxaso Martinekin, Ni, Vera (Elkar) liburua aurkeztera irratira etorri zen idazle donostiarrarekin.
Eta Ion Muñoarekin ikasi genuen Fidel Castro izateko ez ginela jaio eta Josune Epelderekin ikasi genuen erleak ere erotu egiten direla eta bozkatu egiten direla eta Leire Alonsorekin ikasi genuen hirian baleak ito-gosean ibiltzen direla. Eta...
... urriaren 20ko saioa entzun nahi izanez gero... egin hozka lasai.
Ederra! Batzuetan burua joatea ondo etortzen da. Jeje! Irratsaio interesgarria, bai horixe!
ResponderEliminarJoandakoari nork erakusten dio joaten, Jon? ;-)
EliminarEtorri handiko norbaitek?
ResponderEliminar