2013-06-05

ARTEARI ATXIMUR EGITEN DIOGUNEAN



GONBIDATUTA ZAUDETE!!

Batxilergoko lehenengo mailako Ane Martinez De Lucok egina










Zer da artea?

Begi bistan argiak ezkutatzen duena?



Zer da artea?

Itzalek eguzkitan erakusten dutena?

Bularraldearen erritmoa?

Edo bizkar biluzien hotzikara?



Zer da artea?

Begiak ixtea edo eskuak zabaltzea?

Betaurreko beltzei areto honetan erreserba egitea?

Edo zuri begira itsutu nahi ez dudala konturatzea?





Zer da artea?

Poltsikoan giltza bat galtzen uztea?

Hots lehor bat, hots hotz bat, hots gor bat…

Zer da artea?

Iratiko basoa margotzea?

Iratiko basoa musikatzea?

Iratiko basoa idaztea?

Zer da artea?








Zer da artea?

Eraiki eta suntsitzea?

Bihotz bakartiei maitaleak oparitzea?

Betileak izerdiz bustitzea?

Irribarreak txokolate berotan aurki ditzakegula sinestea?

Sudurra zikintzea?

zer da artea?

Sudurra zikintzea?

Zer da artea?

 Bizitzari barre egitea?

Zer da artea?

Sudurra zikintzea?






Zer da artea?

Segundoak lapurtzea?

Une batez zure buruaren ikusle bihurtzea?

Isiltasunari argazkiak ateratzea?



Zer da artea?


                                                       

4 comentarios:

  1. Artea da... eszenatoki batera irribarretsu igoarazten zaituena.

    Hori bigarren hezkuntzako institutuak irakasten du, atsedenaldietako ezkutaketa jolasek (nola ibili behar izan nuen zure ikasleekin batera zugandik ihesi! Eta Blancaren begietatik urrun, eta Koldori isilean begira, eta...). Hori irakasten dute txeloa bizkarrean institutura egindako joan-etorriek, lagunekin izandako eztabaidek ("ez nauzu zure lioetan berriz sartuko!" Ai... inuxenteak). Hori irakasten dute filologo jaunaren bulegoan abisatu gabe agertutako aldiek, sekula irakasle izan ez duzunarekin pasilloan gurutzatutako irribarreek.

    Izugarri gustatuko litzaidake joatea, benetan. Zizurrek, besterik ezean, bi eszenakide, lagun ON eman baitit, gortina artean. Eta sorgin bat eta erregina bat, baina horiek gezur idazleen ipuinak dira.

    Aupa eszenatokira igotzen den hezkuntza! Munduak behar du.

    Txalo zaparrada ikasleei eta muxu potolo bana sorginari eta erreginari.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Leire, transmititu nahi duguna ulertzeagatik!!
    Bai... horretan arrazoi! A ze "lioak" josten digutun! Pasabideetako zalapartak, haren negarrak eta urduritasunak, bestearen haserreak... baina, ez dakit zergatik azkenean denok irribarretsu bukatzen dugu. Merezi du bai, emaitzak baino prozesuak. Eta ahaleginak ahalegin, nekeak neke, merezi du urtero ikasle berriei horretarako aukera ematea.
    Aurten ere ikasle asko igoko dira taulara... haiek dira sorgin eta errege-erregin.
    Izugarri gustatuko litzaidake zu ere hor egotea... baina tira... kontatuko dizut!!
    Muxu handi bat eta animo azken txanparekin!

    ResponderEliminar
  3. Saio mundial egin zenuten, Irati eta gainerako irakasle eta ikasleok. Mila esker hezkuntza ulertzen duzuen bezala ulertzeagatik. Se gi BAIkuntzan!

    ResponderEliminar
  4. Eskerrik asko arratsaldeko zure parte hartzeagatik! Ahots bikaina duzu! ;-D

    ResponderEliminar