2013-06-24

ITAKA (Koldo Zubeldia_2013-6-15)



Tarteko kristala izango da; edo Zaldibiko autobus geralekuak duen xarma; autoaren ispiluan gurutzatutako irribarreak akaso. Gorritutako masailak izango dira; edo oparitutako liburua; kantu berri horrekin egindako dantzaldia akaso. 

Hamaikagarrenez eseri gara bata bestearen parean. Tartean bi mikrofono; eta kristala. Besterik ez. Hamaikagarrenez eseri gara bata bestearen parean eta ez gara isilik gelditu. Hamaikagarrenez eseri gara bata bestearen parean eta solasak ez du isilunerik izan, irribarreak gorabehera, masaila lotsatiak gorabehera. 

Hamaikagarrenez eseri gara bata bestearen parean; eta plazerra izan da Koldo beste behin ordubetea zurekin partekatzea. 

Hamaikagarrenez... hirugarren eskuarekin hasi gara elkarrekin egindako saioak zenbatzen...


Koldo Zubeldia

1 comentario:

  1. Ze solasaldi ederrak ateratzen diren solaskideen artean horrelako hurbiltasuna dagoenean! Oso saio polita! Segi horrela hirukote!

    ResponderEliminar