2013-12-09

non zaude, Irati?


Lagun handi baten mezua jaso dut. "Non zaude Irati? Maitasunak bahituta akaso? Horrela bada, ongi,  bestelakoan...Agian izotzak izoztuta zaude...Baina, nola da posible zure jarraitzaileak noizbehinkako izpiriturako elikadura gabe utzi? Bromak aparte, espero dezagun dena ongi egotea eta atseden baino ez izatea. Goraintziak."

Non zaude, Irati? Eta nik, "hemen nago, hemen nago" erantzun diot, Tartalo ipuineko eraztunak oihukatzen zuen bezala, "hemen nago, hemen nago". Ez nuke nahi maitasunak bahitzea, ez nuke nahi izotzak izoztea; besterik da maitasunarekin emozionatzea, izotzetan berotzen jakitea. 

Ez naiz zuetaz ahaztu, ez naiz neure buruaz ahaztu, neure buruarekin egiten dudan hausnarketetako bat baita txoko hau, neure buruarekin izaten dudan hitzorduetako bat. Batzuetan, ordea, ihes egiten digu buruak (eta denborak). Eta konturatzerako ezdakitnora joaten zaigu hilabetea. Eskerrak, Julen, zu bezalako lagunak ditudan, burua lepo gainean itsasten didatenak, eskerrak Gorka bezalako ikasleak ditudan, institutuan egunero elkarren berri izan arren, blogean noiz idatzi behar dudan galdetzen didatenak. Itaka saio asko ditut zintzilikatzeko, zero-kontu asko ditu kontatzeko, emozio asko zuekin partekatzeko (Salamanka, Ken7, Nelson Mandela...)... gaur, ordea, opari hauxe dakarkizuet. Larunbatean irratian lehenengoz jarri genuen kantua, oraintxe behin eta berriz entzuten ari naizena eta zuei opari eman nahi dizuedana. Proiektu ederra, kuadrila, beste behin martxan jarri duzuena. 

Julen muxu handi bat. Zuri ere bai, Gorka. 


9 comentarios:

  1. oso abesti polita iruditu zait .
    Baina non sa hiri ori?
    agur , bihar arte irati!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz, Gorka; ez dakit ziur zein hiri den, baina, bideoaren amaierako irudian haaaaaaaaaaaaaaaannnnnnnnnn atzean azaltzen den zubiak agian pistaren bat emango dizu!
    Bihar arte bai!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo,Martin
      Nire aita esan dit uste duela subi hori san Frandisco sela eta hori isanes gero nueva york-ean.Gainera gustatu sait asko

      Eliminar
    2. Nik ere horixe nuen buruan! Bost puxtarri Martinen aitarentzat! Asteburu on, Martin!

      Eliminar
  3. Eta argia sortu zen. Argiarekin gardentasuna. Hitz gardenak dira ederrenak.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Argia mantendu egin behar da, ordea... berotasun pixka bat behar du eta hotz hauekin... ez dakit... ez dakit...

      Besarkada estu bat!

      Eliminar
  4. Baina, bakarrik pista hori ez dit laguntzen. Ze hiri uste duzu dela Irati??
    Aste buru on pasa! Astelehena arte!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Begira, Maia zer esaten duen Martinek aita? Ni ere bat nator Martinen aitarekin. Zuk ere ongi pasa asteburua!

      Eliminar
    2. A, bai egia da!! Eskerrik asko!!
      Agur, bihar arte.

      Eliminar