Bai, h-rik gabe! H-rik gabe... harroak idaztea ez zelako bere asmoa; h-rik gabe... arroak idaztea ez zelako bere asmoa; h-rik gabe... zerbait idazteko asmoa izan eta beste zerbait idaztean horrelako zelebrekeria sortzea ez zelako bere asmoa. Eta... zenbat maite ditudan horrelako zelebrekeriak! Jolaserako eta buruari eragiteko aitzakia politak dira. Oraingo zelebrekeria-aitzakia hau Gorkak (eskerrik asko!) oparitu digu 1K-ko ikasleoi.
Bigarren gaiko koadernoak ditut mahai gainean zuzentzeko. Hala dio Gorkaren koadernoko azalak. "Berreturak eta zenbaki arroak".
Harrapazan, Irati! Mundialak ditun hire ikasle hauek! Boteprontoan galdetu diezu: zuen ustez zein da zenbakirik harroena? Eta hor sortu da saltsa! (ez da askorik behar saltsa sortzeko; galdera berezi bat nahikoa da erdi lo zegoena esnatzeko, begiak irten beharrean jolas pixka bat egiteko).
Baten batek 7 dela aipatu du, tente-tente eta txapelarekin ibiltzen delako. Beste batek zenbakirik harroena 13 dela esan du bera azaltzen den guztietan besteen aurrean nabarmen gelditu nahi izaten duelako...
"Beintizinko" baino dotoreago joan gara denok etxera, matematika saioa zukutu dugun sentipenarekin. Gustura. Harro.
Baina, galdera zintzilik gelditu da: zuen ustez zein da zenbakirik harroena?
Baten batek 7 dela aipatu du, tente-tente eta txapelarekin ibiltzen delako. Beste batek zenbakirik harroena 13 dela esan du bera azaltzen den guztietan besteen aurrean nabarmen gelditu nahi izaten duelako...
"Beintizinko" baino dotoreago joan gara denok etxera, matematika saioa zukutu dugun sentipenarekin. Gustura. Harro.
Baina, galdera zintzilik gelditu da: zuen ustez zein da zenbakirik harroena?
kaixo Irati Gorka naiz niretzat zembakirik arroena 5 zenbakia da.
ResponderEliminarNire izeneko hitz kopuroa delako.
Agur Iratiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!
Harroa Gorka, Harroa! ;-D
EliminarEz dago gaizki pentsatua! Arrazoi bat da!
Eskerrik asko jolas polit honen hasiera zu zeu izateagatik!
Lehenengo e etorri zait burura, harroa behar du limitea infinituan kalkularazten dizun zenbaki batek ("Etorri hadi infinituraino nire bila, ausartzen bahaiz!" horregatik e? Infinitura iristen denak esaldiaren lehen letra irabazten duelako, akaso?).
ResponderEliminarGero ezetz pentsatu dut, hori baino harroagoa dela phi, denok behartzen baikaitu "urrezko zenbaki" deitzera. Harroa behar da izan denen artean "urrezko" esateko zeure buruari!
Eta, hirugarren bueltan, hortxe agertu zait pi. Mundua biraka jartzen duena izango da harroena, beharbada? Munduak birak emango ez balitu, burua biribila ez balitz, galderak bueltaka izango ez bagenitu, existituko lirateke urrezko, zilarrezko edota irudimenezko zenbakiak? (Gainera, etxetxo antza hartzen diot letra grekoari, agian han bizi dira beste denak, pi harroaren teilatupean)
Portzierto, zein zunan gaia? Berreketak eta zenbaki ..? Errodunak? Arraroak? (nahiko arraro ikusten ditun zenbaki gehienak 12 urterekin, eta 20rekin ere bai, eta...)
Azalpena batere originala ez dunan arren, harroa badun, eta gaurkoan horrekin pozik!
Segi jolasean!
Kaixo, artista!
EliminarZe azalpen polita eta heldua eta aberatsa! Bene-benetan! Izugarri gustatu zaidan!
Erroekin ari gintunan! Baina, badakin, ari eta ari, ari eta ari, hemen hasitakoa han bukatzen dinagu!
Asteburu on, preziosa!
kaixo irati,nerea arzoz naiz.zermoduz???
ResponderEliminarnire ustez 8 da zenbakirik arraroena,infinitua alrrebes iruditzen duelako.
Ongi, Nerea! Eta zure parte hartzea ikusita hobeto! Infinitua alderantziz... eta hori zenbat da? Gelan hitz egin dugu infinitua asko dela (asko-asko-asko), baina, asko hori hankaz gora jartzen dugunean, asko izaten jarraitzen du? Asteburu on!
EliminarKaixo Irati, Naia naiz!!!!!!!!!!!!!!!!
ResponderEliminarNiretzat zenbaki arroena 8 da, bi buru dituelako pentsatzeko. :-)
Ongi Naia! Baina... bi buruk zenbat balio dute hankarik ez dagoen tokian? :-P
EliminarKaixo Iratiiiiii
ResponderEliminarIñigo de atxa naiz eta nirentzako zenbakirik harroena 6 da beti eraman dudan zenbakia futboleko kamisetan delako!!!!!!
Eta... bizkarrean zenbaki harroak eramaten dituzten neska-mutikoak harroak dira?? Nik ezetz esango nuke, Iñigo mutil jator eta umila da. Zer diozu zuk?
Eliminar