Hauxe topatu dut. Bi eraikuntza. Egiptoko txokoren batean ateratako argazkia omen da. Begira daramatzat hamar minutu eta hogei... ordu erdi daramat bi eraikuntzetako zein dagoen bestearen aurrean erabaki nahian.
Sarri ez da aski begiratzea. Begiak betzuloetatik atera eta nola begiratu asmatzea ezinbestekoa da. Distantzia, neurriak, forma, itxura, geometria... jolas honen lekuko isila matematika da. Ilusio optiko bat izan daiteke. Badenaren eta dirudienaren arteko borroka baketsua. Izan ala ez izan. Aurrean egon edo atzean. Argi-izpien bihurrikeria.
Gerturatzearen gerturatzeaz ia ordenagailuko pantaila irentsi dut. Ezer argitu ez eta sudurreko galanta hartu dut! Horrelakoetan distantzia hartzea izaten omen da onena, distantziatik begiratzea. Eta nik zuen eta nire arteko distantzia aukeratu dut. Lagunduko didazue erdizka argituta dagoen argazkiaren misterioa argitzen? Bi eraikuntzetako zein dago bestearen aurrean?
Zaila pare-pareko erantzuna ematea, biak elkarren pare-parean daudela esatea ez bada. Jeje, galderei ez erantzutea ere erantzuteko modu bat izan daiteke, ezta?
ResponderEliminarEderra argazkia, eta jolasa!
Hala beharko du! Erantzun gabe erantzuteko kontu hori ez dakit bihurriegia ez ote den. Harrapatzen bahaut...
EliminarHiru dimentsiotako eraikinei egindako bi dimentsiotako argazkiei hitzak jarrita (hitzek dimentsio bat dutela ulertu daiteke, zure ahoaren eta nire belarriaren arteko zuzena? Puntu ikusezin bat airean? Ala hiru dimentsio ditu hitzen erreinuak, ordenagailuaren pantailan eztanda egiten duen zereko zera zertzen duen zer hori?), zenbat dimentsiotan heltzen zaio mezua blogzaleei?
ResponderEliminarGure jolasa matematika ezkutatuta duen argazkiari hirugarren dimentsioa asmatzea (ez dakit Rn ala Irudimenean egiten ote den hori). Eta alderantzizkoa, matematikaren jolas abstraktua baliatuz eraikinak sortzea, harri eta zementuz, lurretik zerurantz? Arkitektuak ere izango du meriturik, ala?
Bai, badakit, hizketan hasi eta ni ere tokatzen ez zaidan dimentsio batean ari naizela. Sudurra pantailan jartzeraino ez baina betaurrekoak hartuta (badakin, bazpare...): grisa dago marroiaren aurrean.
PD: bai, Miren Agurri lapurtu diot definizio bat, etxeko txikiak (txikia, ja!) hamaikatan errepikatu dit eta azkenean buruz ikasi.
PD2: miiiiila esker matematika berriz blogeratzeagatik! (badakin, honengatik hasi gintunan batzuk idazten)
Muxu potolo bat, lau dimentsiotakoa edo
Eta zenbat gustatzen zaigun tokatzen ez zagiun dimentsioetan aritzea, ezta? Gustatu zainda Rn-ren kontua dimentsioak ere iraungitze-data izan dezaketela otu zaidan (emaizkion pare bat buelta ideiari!).
EliminarEskuminak etxeko txikiari (txikia, ja!).
Mila esker hiri, hire "erruz" hemen nabilen aho-ezpain-masailak oker-oker eginda lau dimentsiotako muxuarekin zer egin oso ongi ez dakidala.
Beno, Irati, arazoa konpon daiteke baldin eta arreta jartzen baduzu eta begirale ona bazara. Jatorrizko joera iluna atzean jartzea omen da eta horrek engainura eraman gaitzake. Aurrean dugun irudian argitasuna baino egitura begiratu behar da eta azken solairuetan erreparatuta eraikuntza grisa aurrean dagoena dela ondorioztatzen da. Metafora ederra eraikuntzena zeren eta lagunen arteko erlazioetan ere antzeko zerbait gertatzen da, hots, dirdiratsuak direnei lehentasuna ematen zaiela, benetan nolakoak diren kontuan hartu gabe, ilunagoak direnei baina pertsona-egitura paregabea dutenei muzin egiten zaielarik.
ResponderEliminarEskerrik asko "kilker" azalpenarengatik! Eta irakasgaiarengatik! Begirale ona izatea... hortxe koxka! Muxu bat!
EliminarIrati, nik uste biak elkarrekin daudela; baina ez nago oso seguru. :-) 1K
ResponderEliminarOso-oso-oso-oso seguru ez bazaude... begiratu berriro!! Zergatik, Naia? Zergatik iruditzen zaizu biak elkarrekin daudela? Halere bejondeizula ahalegin bat eta bi egiteagatik!
EliminarNik usteurdina urrealdean dagoela :-)
EliminarAi sorgintxo-sorgintxo! Oso ongi lehenengo ahaleginean ez etsitzeagatik! Burua estutu egin behar da behin eta berriro, behin eta berriro...
EliminarHalere, ziur zaude? :-P
Bai ziur nago
EliminarHala behar du, Naia! Ziurtasunez! Oso ongi!
Eliminarkaixo nerea arzoz naiz nik uste dut grisa aurrean dagoela;)
ResponderEliminarEta zergatik, Nerea? Imajinatu konbentzitu egin behar nauzula... nik zalantza sorrarazten badizut nola arrazoituko didazu zure erantzuna?
EliminarPrimeran honainoko pausoa emateagatik!
kaixo irati ander naiz eta uste dut biak berdin daudela
Eliminarnerea:pues seguru nago
ResponderEliminarOhiane Arlegui 11K: Nik uste dut biak parean daudela, baino leku batetik ikuste ba duzu bat bestearen aurrean dago eta beste aldetik ikusten ba duzu bestea aurrean ikusten da. Jaja orduan ez nago oso seguru
ResponderEliminarEta zein leku dira horiek, Ohiane?Akaso zehazten badiguzu... laguntzeko moduan izango gara! Baina, halere zorionak lepoa alde batera eta bestera jiraka jolasean aritzeagatik!
EliminarBa nik uste dut aurrean marroia dagoela eta grisa atsean zeren atzekoari ez dioo eguzkia ematen horregatik ilunago dago rta besteari eguzkia ematen dioo horregatk argiagoo dagoo. Orduan argiagoa dagoena aurrean dago jaja. OHIANE ARLEGUI 1.1.K
EliminarEz dago gaizki pentsatua, baina... ai, Ohiane! Batzuetan ezin eguzkiaz fidatu!
EliminarJajjaa ez dakit nuk uste dut horrela dela: OHIANE ARLEGUI 11K
Eliminarkaixo irati, ane arrondo naiz. Nik uste grisa aurrean dagoela.
ResponderEliminarArratsalde on, Ane! Bat-bateko irudipena izan da, edo ongi begiratu behar izan diozu ezaugarri bereziren bati? Ederki Ane, buruari tiraka ibiltzeagatik!
Eliminarkaixo irati martin lopez naiz. nik uste dut grisa dela
ResponderEliminarKaixo, Martin! Eta Ohianek esaten duenarekin ados zaude? Berak dioenaren arabera... Eztabaida-gai polita baduzue bihar atsedenaldirako!
Eliminar