2013-10-21

ITAKA_Lourdes Oñederra_2013-10-5




Lourdes Oñederra


"Hil artean bizi, ta ahal dala ondo!" Lourdesen amonak Lourdesi esana, eta Lourdesek guri. Halaxe bukatu zen urriaren 5eko solasaldia. Irribarre batekin. Telefonoa tarteko eman daitekeen besarkadarik gozoenarekin. Ordubetean Intemperies aritu ginen, babes bila, eta elkarren ahotsean topatu genuen momentuak uneari zor dion babes moduko hori. Patxadaz aritu ginen, jardun, bagindoazela sentituz. Aurrera gindoazela ustez. 




Urriaren 5eko elkarrizketa nagusia Lourdes Oñederrari egin genion. Ezkaratzetik Ainhoa Mujika aritu zen euskarari zirika, euskararekin xirrika; Joxe Goikoetxeak kezkaren zama pagotik zintzilik jarri zuen eta Mandiotik ma(ha)i su-ka Ekaitz Goikoetxeak begirada ikasgela barruka irribarreei kateatu zien.        


       

2 comentarios:

  1. Aspaldian aditu gabe nengoen (badakin, algebra eta geometria eta Euler eta postariak eta algoritmoak c-n eta algoritmoak c++-en eta... eta kaka). Gaur, gaur zer arraio! Bazkaria prestatu eta oso-osorik ahoratu dut irratsaioa, entsaladarekin batera. Eta... eta izugarri gozatu dut. Leirerengandik apur bat hurbilago sentitu naiz Lourdes Oñederra hizketan ari zela (aspaldian Leire urruntxo sentitzen dut, Euler eta programazioa eta algebra eta alfabeto grekoa eta hiperplanoak eta, eta... ez dauden tokiren batean edo). Biskaitarra entzuten da alboko logelan. Ekaitz ikasleen pasadizoak kontatzen. Ederra!

    Eskerrik asko, bikote-hirukote!

    FJ: ezetz lortu bost minutuko testua gure pasadizoez betetzea! (Hurrengo ipuina jokatuko nuke)

    Muxu handi bat

    ResponderEliminar