2014-09-30

ITAKA_Fatima eta Sukaina_2014-9-20

Suka eta Fatima Segura Irratian_2014-9-20




Marokoarrak dira Fatima eta Sukaina. Hamasei urte dituzte eta Lazkaon bizi dira. Andoainen ari dira Batxilergoa egiten.  Eta ametsak dituzte, etorkizuneko ametsak. Sukak bikain egiten du euskaraz eta Fatima ere ari da ikasten, udako bi hilabeteak Maizpide euskaltegian pasa ditu. Eta ametsak dituzte, asko, etorkizuneko ametsak. Fatimak kazetaria izan nahi du eta Sukak nazioarteko gaietan egin nahi du lan. Primeran ezagutzen dute elkar, elkar ezagutu zutenetik urtebete eskas igaro den arren. Konplizitate estua nabari da bien artean. Elkar ulertzen dute eta elkarren ametsei bultza eta txalo egiten diete. Euren buruez aritu ziren irratian hizketan, gozo-goxo. Ametsak dituzte, asko, etorkizuneko ametsak. Eta erroak dituzte, asko, iraganekoak. Baina, oso presente dute: oraina idatzi nahi dute jasoz eta batez ere emanez. 

Mari Karmen Odriozolarekin ere aritu ginen Ordiziako Yoga Klasikoko taldeaz. 25 urte betezen ditu taldeak aurten eta zenbait jarduera-ekitaldi antolatu dituzte egunotarako. Aste honetan zehar zabalik izango ditu ateak Ordiziako taldeak bai gozez eta baita arratsaldez ere egiten eta ikusten dutena ezagutzera inguratu nahi duen ororentzat. Goizez 10etatik 11:30era edo arratsaldez 18:30etik 20:00etara. Saio guztiak Ordiziako Barrena Jauregian. Egin hozka zeure jakin-minari!


1 comentario:

  1. Ez nion erabat sinetsi. Esan zigun Goierriko baratzeko lurrek bazutela zerbait berezia, eta ez nion erabat sinetsi. Denak etorri zaizkit orain gainera, erabat sinetsi gabeko esaldia, baratzean hazitakoak eta lurra bera. Eta ia ito naiz, ia ito naiz sinetsi gabeko esaldian, baratzeko lurrez inguratuta.

    Zelako harreman aberatsak loratzen diren baratze horretan, Joxe! :)

    Eta, zer esango dizut? Emozionatu egin naiz azentu arabiarra espero eta goierritar peto petoa heldu zaidanean. Iratik erdi gazteleraz botatako esaldiaren atzean euskaraz ia osorik heltzean erantzun zalantzatiak. Baina, batez ere emozionatu naiz amonari gutuna hasi ez eta amaitu ere ezin izan duenean egin. Agian badu zerbait mikrofono pare horrek. Agian badu zerbait irrati esatariaren galdera bihurriak. Agian aitona-amonek ez dute gutxiagorik merezi, bi malko mikrofonoan.

    Bartzelonan ilusio izugarriz jasotzen zen euskara eta Bilbon pozik goierritarra. Beti, eskerrik asko hitzengatik! (Eta sucram ere bai!)

    Muxu bijektibo bat

    ResponderEliminar