Irailak 1. Ikasturte berria. Jakina da irakasleok urteka ez eta ikasturteka zenbatzen (ejem, denbora bat, denbora bi, denbora hiru... segundo bat hiru senguduko?) dugula denbora. Guk ito egiten dugu urte bat bestean, edo urte bat bestearen flotagailu bihurtzen dugu, edo nola esan... urteak eskutik helduta jartzen ditugula igerian gu ito ez gaitezen: 2012-2013 eta 2013-2014 eta... bai hurrengoa ere iritsi da mahats aleak esku ahurrean (edo aurrean) jartzerako. Tan, tan, tan, tan... zorionak eta ikasturte berri on!
Proposamen eta erronka eta helburu berriak jarri dizkiot neure buruari ikasturte berrirako. Baikorra naiz, oso baikorra, baina, nire baikortasunari barre egitea otu zait serio-serio. Irati ezetz (edo baietz, nondik begiratzen zaion)...
- Ezetz segi korrika itten (pasillotan ta astearte-osteunetan ta karreratan ta Ormaizitiko Saharan ta arbeletik arbeleako tarten ta...) (lortuko det)
- Ezetz azkazalai tira in be bi ordutik gora eon (ejem)
- Ezetz oain in pixkat (baino oso pixkat) geroxo in daikezun hue (ejem)
- Ezetz zure ahots tonue aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa-tik aaaaaaaaaa-ra pasa (baten batek eskertuko izu) (lortuko det)
- Ezetz esan ezetz bai esan daikezunen (ejem)
- Ezetz gorrittu be zure kaskezurreko kontuk kontau (lortu nahi det)
- Ezetz in literatura matematikako klasetan (lortuko det)
- Ezetz heldu beize blogen astero-astero aforismok idazteko lan ear hari (lortuko det)
- Ezetz bukau be utzi hasitako lana (ejem)
- Ezetz Athleticen partidu bat San Mames Barrin ikustea iritsi. Baietz!
- Ezetz mendia pauso normalen juten hasi? Zer da pauso normalan kontu hoi?
- Ezetz liburuk banaka irakurri? (ejem)
- Ezetz zoriontsu izatei utzi. Ezetz!
No hay comentarios:
Publicar un comentario