"Udazkenak badu zerbait berezia. Udazkena da hostoak dantzan sudurretan zintzilik eta udazkena da haizea gonapean zirika. Etxeak hegan jartzen ditu udazkenak, eta jolastokietako umeek atximur egiten diote udazkenari; buruak hankaz gora ibiltzen dira udazkenean. Udazkenean liburuak irakurtzen dira, liburuak irakurtzen dira irudimenarekin, liburuak irakurtzen dira errealitatearekin; udazkenean marrazkiak egiten dira, amets egiten da, salto. Udazkenean mapak urtu egiten dira geografian eta Lazkao bihurtzen da California. Udazkenean dena da ederra, edo ia dena. Udazkenean dena da ederra."
| Naomi Rivera Segura Irratian_2014-10-11 |
Noemi Rivera lazkaotar gaztea izan genuen irratian urriaren 11n. Bere lehen eleberria aurkeztera etorri zen: "Un otoño en California". Ongi pasa genuen. Oso ongi. Marrazki eder bat oparitu zigun solasaldiaren bukaeran.
Liburuaren eta Noemiren inguruko kontu guztiak: https://www.facebook.com/unotonoencalifornia

No hay comentarios:
Publicar un comentario