... gozatzeko. Ordubete gehiago...
1.- Gauean hartutako erabakiari goizean buelta emateko. 2.-Aspaldian ilundua zegoen goiza argi ikusteko. 3.- Autoan kantari Unanuara joateko. 4.- Hitz egiteko. 5.-Etxarritar bikote bat ezagutzeko. 6.- Nekatzeko. 7.- Izerditzeko. 8.- Gainera arnasestuka heltzeko (zer pasa zitzaianan Irati!). 9.-Bertsoa idatzi eta ezabatzeko. 10.- Eta berriro idazteko. 11.- Eta berriro ezabatzeko.
Beriain_2014-10-26 |
12.- Harekin eta honekin hitz egiteko. 13.- Urte eta erdi lehenago Santio Bidean Hontanas herrian ezagututako gasteiztarrarekin topo egin eta ezustearekin alaitzeko. 14.- Ordukoak gogoratzeko. 15.- Bertsoa txukundu eta postontzian sartzeko.
Unanuatik San Donatora
bidezidorra gidari,
salto txikika zelai berdean
ibili gara dantzari,
denbora pasa presarik gabe
sentipen lasaiei adi,
urriko azken asteburuan
ordubete bat opari,
ederki asko etorri zaio
mendian dabilenari.
Beriain_2014-10-26 |
16.- Pentsatzeko. 17.- Hausnartzeko. 18.- Lasai egoteko. 19.- Ezerezari eta guztiari begiratzeko.
Beriain_2014-10-26 |
20.- Pentsatzeko. 21.- Hausnartzeko. 22.- Lasai egoteko. 23.- Ezerezari eta guztiari begiratzeko.
Beriain_2014-10-26 |
24.- Aita oraindik eta gertuago sentitzeko. 25.- Hitz egiteko. 26.- Haserretzeko. 27.- Barre egiteko. 28.- Ikasteko. 29.- Entzuten asmatzeko. 30.- Nola isildu ahazteko. 31.- Eguzkia hartzeko. 32.- Begiak argiari emateko.
Beriain_2014-10-26 |
33.- Ordubete gehiago... goiz pasa eder bat gozatu dugula sinesteko. 34.- Eta sentitzeko.
Harrien artean olerki...Arteak ez du museorik behar.
ResponderEliminar