Maider Agirre |
Segundo bateko leherketa infinitua izan daiteke. Txalojotze soinu isil bat, zotin bulkada bat itotasunean. Izan daiteke ordulariaren dantzaldia, denboraren kontrapasa, irribarrea kontrako eztarrian. Zulo suizida baten garrasia izan daiteke. Zulo suizida baten garrasia zuloan, jostorratz baten ziztada pazientziaz betea. Izan daiteke instante eterno bat edo eternitatea instante batean, izan daiteke bihotzero-bihotzero bihotzetik bihotzera ezpainen pentsamenduaren oihartzuna.
"Bihotzero" lehen eleberria aurkezten izan zen Maider Agirre beasaindarra ekainaren 13an gure artean. Liburua ilustratu duen Idoia Beratarbidek eta Joxerra Garziak ere parte hartu zuten. Bihotzetik aritu ginen denok, inoiz baino gehiago bihotzetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario