2015-6-7 Txindokitik bueltan |
Lokatzezko bideak baino nahiago ditut bidezko lokatzak
“Ez dago enigmarik. Problema bat plantea badaiteke ebatzi ere egin daiteke.” Wittgenstein.
Bi eta bi hitz bost problema edo hiru sentipen izan daitezke; zortzi amets edo hamaika ilusio; frustrazio bat eta bi ikasgai; sei begirada eta erdi. Matematika aitzakia izan daiteke, edo ondorio. Asmoa buruari bi buelta ematea. Eta ahal bada zorabiatu gabe ibiltzea! Asmoa ikastea, laguntzea, zirikatzea, aholkuak eman eta jasotzea. Asmoa pausoak ematea. Aurrera? Ahal bada bai!
Otsailak 28: Beasaingo Liburutegian solasgai Kattalin Minerren "Moio" liburua. 17:30ean.
Martxoak 6: Ordiziako Barrena Jauregian arratsaldeko seietan. Solasgai Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren "1.362 km euri" liburua.
Ai, Irati, beti problemak aurkezten. Ea, "bidezko" berdin oinezko edo berdin zuzena edo biek balio dute?
ResponderEliminarOso ondo! Muinari heldu diozu, hor dago koxka! Balio du... zuk nahi duzunak.
EliminarHori bururatu eta egunotan hausnarketagai horixe dut "bidezko lokatzen" kontua. "Lokatz zuzenik" existitzen ote den, horixe dut kezka eta pentsamendu egunotan...
Muxu bat!
Euriaren urak sortutakoa, zuzena, isurkinek eragindakoa, ez zuzena; artisauntzan eratua, zuzena, motoen gurpilek marraztutakoa, ez zuzena...Eta hori guztia lokats errealari dagokionez. Zer esan daitekeen lokats sinbolikoagoei buruz, hala nola, politika, maitasuna eta abarren lokatsaei buruz...!
EliminarAi, ene! Esandako guztia faltsukeria da, existitzen ez den zerbaiti buruz aritu bainaiz. Zer demontres da lokatSa? Erraz eror daiteke atera nahi den zuloan...
Eliminar:-D Mundiala haiz!
Eliminarjoe bideak bidea da txindoki ze gogok igotzeko beti dauket griña ta gogoa non dago gogoa ta indarra
ResponderEliminarGogoa eta indarra zure baitan dago, Gorka!
Eliminar