2015-09-21

FRIKIPEDIA



Eskerrik asko, Noel. Bizitza hari bat da. Tira, pentsatu nahi dut bizitza izan izan ez dela ezer, guk egiten dugula halakoa edo horrelakoa. Bizitza hari bihurtzen dugu, baldin eta berau korapilatzeko beldurrik ez badugu, noski. Bizitzak korapilatu egiten gaitu. Tira, pentsatu nahi dut bizitzak egin egin ez duela ezer egiten, gu garela hau edo bestea egin eta hau edo bestea eragiten dugunak, baldin eta geure burua korapilatzeko beldurrik ez badugu, noski.

Bururatu eta brausta ahoratu, ahoratu eta brausta kanporatu (gogoratu "Andraizea": ez mutilatu burutik ahora bidean ideiarik, ahotik kanpora bidean hitzik). Zenbaki arruntak eta osoak, arrazionalak eta irrazionalak, errealak eta... eta... eta besterik? Bururatu bazitzaidan bururatu zitzaidan eta besterik? galdetzea. Galdera bigarrenez errepikatzerako Noelek eskua altxatua (barka, luzatua) zuen eta ez bat eta ez bi erantzuteko aukera eman nion, gustura gainera! Zenbaki irrealak berak. Barka, zenbaki irrealak! berak. Erantzuten jakin egin behar baita, emozioz, indartsu eta seguru. Zenbaki irrealak! esan zuen Noelek. Zenbaki irrealak, Irati, helduion horri, txikita! (hori neuk neurekiko). Adierazi nahi zuenaren benetako (zer ote da benetakoa, Irati!) hitza hurrengo saioarako ekartzeko eskatu nion. 

Kontua da "zenbaki irrealak" hartatik zintzilik gelditu nintzela ni jakin-minez. Eta ez bat eta ez bi, klaseak bukatu orduko Internet maitera jo nuela. Bilatzailean zenbaki irrealak jarri eta to, oparia. Nik gelari galdera, Noelek niri erantzuna, Noelek niri amua, nik neure buruari jakin-mina, jakin-minak niri Internet, Internet guztiz ahaldunak (?¿) niri oparia: FRIKIPEDIA. Hala ezagutu dut txokoa. Korapiloa hari bihurtuta. Noeli eskerrak. Zenbaki irudikari uste nituen zenbaki irrealei eskerrak. Noel, mila esker.


2 comentarios:

  1. Irati, zer demontre dun zenbaki irreal bat? Edo... beharbada... Irati, bazagon irreala ez dunan zenbakirik? Erreal... bai, erreal, kaka! Ez al ditun denak irudikariak? Ez al ditun denak asmatuak? Erreal... ba nik ez dinat sekula zenbakirik ikusi. Ez dinat inoiz kalean zenbakirik topatu (ez, errealik ere ez). Botaien galdera ikasleei: zuek uste duzue zenbaki errealei ongi jarri zietela izena?

    Eta... matematikoki... irreal (ez dinat hitza erabiltzen), izatekotan, ez litzateke C\R? (Eta nola adierazi ez zekinat, I irrazionalentzat erabiltzen dinagu, baina konplexuak errealak kenduta).

    Ongi ibili! (ni zelatan izango naun ordenagailu parean ;D )

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Nik ez, hik bota dien galdera! Esango zienat buruari eragiteko!
      Pozten naun hire berri izateaz!
      Nik bai, nik ikusi izan ditinat zenbakiak kalean. Azkena gaur goizean bizikletan institutura nentorrela!

      Eliminar