GANBO (1413 m)_2015-12-25
Giro zoragarriarekin, inguru ederrean, konpainia bikainarekin (eskerrik asko, aita) goiza borobildu egiten da Aralarren bihotzean. Han atzean Txindoki sudur zorrotz.
Ganboko postontziarekin |
ANTONIO DE PABLO_1955-2015_2015-12-26
Gozamen uneetan halako eztenkadekin egiten dugu topo. Eta minak iraun egiten du. Institutuko egunerokoan iraun egiten du minak. Eta zuk utzitako irribarre-ahots ozen sarkor ederrak.
Sekulako idatzi ederrak ari dira ikasleak zure omenez egiten. Plazera izan da zure lankide izanik, ikasleek bezainbeste ikastea zugandik.
Zoriontsua egin zintuen
irakasteko jardunak,
zenbat ikasgai eman dizkigun
zure kritikotasunak,
izugarrizko indarra zuen
zure giza-nortasunak,
Ai Antonio, opari dira
zu bezalako lagunak,
ta zure faltak ekarri arren
une triste ta ilunak,
hain indartsu zen zure baitango
ahotsaren oihartzunak,
biziberritu egingo ditu
institutuko lagunak.
BERIAIN (1493 m)_2015-12-27
Zorionak, zure urtebetetzean zorionak... belarritik tiratzean zorionak ta muxu bat, zuretzako. Urte askotarako, Irati!
Ez dago zorion opari ederragorik zuretzako: izugarri maite dituzun lagunekin goiz pasa eder bat egitea mendian.
Waqar, Ekaitz, Khurram, Joxe eta Irati. Argazkilari Luis. |
AIAKO HARRIA (Erroilbide, Txurrumurru eta Irumugarrieta)_2015-12-29
Ezagutzeke, ezagutzeke... mendirik mendi ibilian ibili ondoren... azkenean... eraztun-heldulekuari eutsi eta ipurdiak gora! Han goitik ere itsasoa ikusten da. Eta nola gainera!
Ni eta itsasoa. Tira, itsasoa eta ni. |
Granitoaren ezkutaleku
historiak ekarriak,
hiru tontor gain interesgarri
lotzen ditu uztarriak,
xenda bihurri, harkaitz jolasti,
ta bista ikusgarriak,
itsaso eta mendi artean
biltzen diren mugarriak,
iraganaren aztarna bizi
dira Aiako Harriak.
Iñaki, Joxe, Luis eta ni. Eskerrik asko Iñaki gidari lanengatik eta...! |
AGAUTZ (974 m) - SASTARRI (995 m)_2015-12-30
Zer da, zer da? Zenbat eta gehiago ezagutu, goiza orduan eta gehiago gozarazten dizuna? Agautz gaina Ataun, Lareotik gora. Bisitan datorren edozein laguni erakusteko txoko aparta.
Joxe eta biok Agautzen. Argazkilari Pablo. |
Zer da, zer da? Zenbat eta ilunago egon ingurua burua orduan eta gehiago argitzen dizuna? Erraiak bere horretan, halaxe ezagutu genituen han barru-barru-barruan.
Sastarriko kobaren atarian espedizioaren ondoren. Argazkilaria: barrunbeetako ... |
SAN SILBESTRE ZUMARRAGA-URRETXUN_5 km eta ... _ 2015-12-31
2. itzulia:
IRIMO (901 m)_2016-1-1
Bikotekako lasterketa mistoa. 85 zenbakiarekin Gorka Santesteban eta Irati Goikoetxea. Eskerrik asko Gorka parte hartzera animatzeagatik eta eskerrik asko Luis; ezin entrenatzaile hoberik aurkitu.
Aldea nabari da, ezta?
1.go itzulia:
2. itzulia:
IRIMO (901 m)_2016-1-1
Urte berri on, kuadrila! Eguneko 24 ordutan, asteko 7 egunetan eta urteko 12 hilabeteetan zorionik ederra izan dezazuen (eta zorion hori lortze bidean lan egin dezazuen) opa dizuet: 24·7·12=2016
Gaur lehertzen da urtezahar eta
urteberriaren lehia,
begiratu ze dotore eta
eder dagoen izeia,
izango dezu argaldu edo
maitemintzeko ideia,
goizer entzun eta jarraitu
zure bihotzaren deia,
zorionaren urtea baita
bi mila ta hamaseia.
Joxe, Khurram, Waqar, Irati eta Gorka |
Sorginak toki sorginduetara joateko ohitura du. Zer egingo diogu!
Luis eta Irati. Argazkilari Joxe eta Pablo. |
LIBURUAK GAILURREAN_IRAKURKETA GOZAMEN
Irakurri eta gozoki bihurtu ditudanak: X hil da, Mundua betetzen zenuten (bigarrenez), La buena suerte, Atertu arte itxaron, Gerezi denbora, Lasai ez da ezer gertatzen, Martetarrak Zarautzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario