|
Gironako kostaldean_2016-7-22 |
Ikusten duzu, txiki, itsaso zabala? Dagoeneko pentsatzen jarria naiz itsaso zabala zer den galdezka zatozenerako zer erantzun behar dizudan, izan ere... zabala... zabala... bi beso luze adinako besarkada baten dimentsioa du itsaso zabalak. Nola ulertarazi, ordea, neurri horiek 160 cm-z haragokoak direla? Besarkada... oraintxe emango nizukeena. Ikusten duzu, txiki, itsaso zabala? Hor aritzen naiz igerian gauero kontatzen dizudan ipuinaren bila. Tarteka izaten dut itotzeko beldurra, baina, badakizu zernahitarako flotagailurik ederrena daramadala aurtengo udan.
|
Gironako kostaldean_2016-7-22 |
Ikusten duzu, txiki, zeruaren eta itsasoaren arteko azken arrasto hura? Dagoeneko pentsatzen jarria da aitatxo zeruaren eta itsasoaren arteko azken arrasto hura zer den galdetzen diozunean zer erantzun behar dizun, izan ere... baden... eta ez den... arrastoa... Nola ulertarazi arkatzaren punta zorrotzaz noizbait margotzen saiatuko zaren zer ez deus hori badela eta ez dela? Ikusten duzu, txiki, zeruaren eta itsasoaren arteko azken arrasto hura? Hor ibiltzen da aitatxo gauero-gauero zuretzako kanturik ederrenaren bila.
|
Gerber bailara Lleidako Aranen_2016-8-7 |
Sumatzen duzu, txiki, musuaren indarra? Musua zer den? Oraintxe zuregana iristeko biderik indartsuenetako bat. Besteak beste. Kiloak biderkatu egingo zaizkigu bi hilabete barru musuka jaten zaitugunean.
|
Gerber bailara Lleidako Aranen_2016-8-7 |
Ikusten duzu, txiki, gu nor garen? :-D
No hay comentarios:
Publicar un comentario