2016-08-29

URTE ASKOTARAKO, EKAITZ!

Ekaitz Viellan_2016-8-5
Isiltasuna oihartzun bihurtzen irakatsi diguzulako,
hausnarketarako gaitasuna zirikatzen diguzulako,
umiltasunaren ispilu bizia zarelako,
bihotza oparitzen diguzulako,
eguna sortzen laguntzen diguzulako,

eskerrik asko, Ekaitz! 
Zorionak eta urte askotarako atzoko partez! Egun bikaina pasa genuen elkarrekin...

Eduki daitekeen anaiarik onena izateak hori du ederra, jaiotzear den txikiak eduki daitekeen osabarik onena izango duela jakitea. 


1 comentario:

  1. Aurtegoa bai ederra! Gorputz bat beste baten baitan, bi ahotsetara ni zoriontzen! Horrela bete daitezke urteak!
    Mila esker!

    ResponderEliminar