Batzuetan begiak
itxita jartzen naiz ispiluaren aurrean.
Batzuetan ipuinak
asmatzen dizkiot nire pentsamenduari.
Batzuetan nitaz
erotzen naiz.
Eta orduan akabo,
hiru zentimetro
gutxiago neurtzera iristen da nire itzala
eta nire izaera nanotu
egiten da.
Ispiluaren
aurrean jartzen naizenetan
begiak itxiko ez
banitu,
desagertu egin
naizela ikusiko nuke.
Eta orduan akabo.
Nire begiek ez
dute ubeldura arrastorik,
nire hortz-arteak
ez du odol arrastorik,
nire saihetsak
osorik daude,
hankak ibilian
dabiltza,
baina nire
beldurra dardarka bizi da
iraintzen nauzun
aldiro,
gutxietsi eta
mehatxatzen nauzun aldiro.
Ispilu bat
oparituko nizuke gustura
ikusten ez diren
irain eta mehatxuen
oihartzun bihur
dakizun.
Ispilu bat
oparituko dizut.
Nire egin zenuen
ispilua zuretzat.
Nik ez baitut
desagerrarazten nauen ispilurik nahi.
Hunkigarria, Irati. Lau haizetara zabaltzea merezi duen hausnarketa.
ResponderEliminarKilkerrak egin dezala kantu orduan!
ResponderEliminar