2016-11-09

Zer sentitzen da?

Eleder sei egunekin
Eta zer sentitzen da? Sentitzen da zirrara, edo zoriona edo negarraren aurpegirik ederrena bular artean estutzeko gogoa edo barre algaren leherketarik baketsuena, edo haize epela bihotzaren ur jauzietan edo sabela igerian-igerian, edo lautada infinitu bat korrika-korrika begien zurian. 

Gorputza garrasi entzungorren artean erdi bi egin eta burua laugarren dimentsioan nora gabetzean, ugaztun jaio gintuztela sinestean, haurrak jaio eta ordu erdia baino lehen mama gozoa zupatzean, elkarren larruak bi orduko besarkada luzean urtzean, nire bularrak zure egitean, keinu txiki bakoitza taupada saltariei oparitzean, denbora desagertu egin dela konturatzean...

... sentitzen da zirrara, eta zoriona eta negarraren aurpegirik ederrena bular artean estutzeko gogoa eta barre algaren leherketarik baketsuena, eta haize epela bihotzaren ur jauzietan eta sabela igerian-igerian, eta lautada infinitu bat korrika-korrika begien zurian. 

Sentitzen da horrek guztiak nahas-mahasean sortzen duen, sortzen duen, sortzen duen zera hori. Zera hori sentitu dugu Eleder sortu, munduratu eta segundo bakoitza magiko bihurtzen digunetik.

Bizitza arnas hartze bat zela sinetsita nengoen. 
Birikak zutaz erditu zaizkidanetik
bizitza arnas hustutze bat dela konturatu naiz. 


Eskerrik asko Ekaitz larunbateko irratsaioa Elederri eta erditze uneari eskaintzeagatik. Oso gustura aritu nintzen zurekin hizketan, osaba!





2 comentarios:

  1. Ni ere oso gustura aritzen nauk hirekin solasean, hik eta biok bakarrik ulertzeko moduan. Asko asko asko maite haut, asko baino gehiago. Paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko, osaba! Ze gustura ibili naizen gaur paseoan zurekin! Nik ere asko baino gehiago maite zaitut! Zenbat da hori? Paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

    ResponderEliminar