Eleder eta Joxe |
Kaixo,
aitona!
Amatxok aste honetan kontatu dit 65 urte betetzen
dituzula gaur. Hori zenbat da? Asko ala gutxi? Zenbat urterekin zuritzen da
bizarra? Nik ez dut nahi bizarra ateratzea; osabak ematen du trikuak dituela
masailetan eta nik amari muxu leun-leunak eman nahi dizkiot. Aitona zuk zenbat
muxu ematen dizkiozu amatxori? Nik asko-infinitu; batzuetan bukatuko zaizkidan
beldur izaten naiz. Emango dizkidazu batzuk nireak bukatuz gero gehiago
edukitzeko?
Amatxok kontatu dit munduan ez dagoela zurea
bezalako bihotza duen pertsonarik, munduko aitonarik onena dudala eta
asko-asko-infinitu maite nauzula; munduko txoko guztietako lagunak dituzula eta
mundua zure baitan bizi dela. Zure baitan zer da? Zure poltsikoan? Ni ere bizi
naiteke zure poltsikoan?
Aitona
noiz egingo dut zurekin lo? Amonari esan toki txiki bat egiteko niri. Gauean
gosetzen banaiz, amonak emango dit esnea? Amatxok zurrunga handiak egiten ditu
eta esnatu egiten nau. Nik nahiago dut zurekin lo egin; zuk ez duzu zurrungarik
egiten, ezta?
Oso
pozik nago! Pultsera bat egin dizu amatxok eta esan dit bi urte barru
berdin-berdina egingo didala niri eta horrela elkarri eskutik helduta egongo
garela beti.
Nola
esaten da? Zorionak? Asko-asko maite zaitut; asko baino gehiago. Zure zorion, Eleder.
No hay comentarios:
Publicar un comentario