Biharko saioa iragartzen duen kartela |
Noiz: bihar
Noiz: maiatzaren 31n
Noiz: bihar, maiatzaren 31n, arratsaldeko zazpietan
Non: Atarrabian
Non: Atarrabiako Kultur Etxean
Zer: Poesia errezitaldia
Zer: Poesia errezitaldi musikatua
Zertaz: transexualitateaz
Zertaz: transexualitateaz eta maitasunaz
Zertaz: transexualitateaz eta maitasunaz eta
askatasunaz
Zertaz: transexualitateaz eta maitasunaz eta
askatasunaz eta ezberdinak izatearen aberastasunaz
Nork eskainia: Olaia Baigorri ikasleak
Nork eskainia: Olaia Baigorri ikasleak eta Ekaitz
Goikoetxea eta Eduardo Zudaire irakasleek
Zer dela eta: hezkuntza eredu berria plazaratzen
ari dira
Zer dela eta: gaitasunak indartu eta ikasgelak
kalera ateratzeko asmoz
Gipuzkoako Goierrin bi saio egin ditu ekimenak,
Beasainen bata Ordizian bestea, eta arrakastaz erantzun du bietan
ikus-entzuleak. Ehun ikusleren artean 14-16 urte bitarteko berrogei ikasle
zeuden pasa den ostiralean Ordizian egin zen saioan eta irteeran emakume bati
entzun nion familia osoa han ez egon izanaren pena zuela.
Nor joango da: ni
Nor joango da: bera
Nor joango da: zu joango zara
Zergatik: joan ez izanaren pena izango duzulako
bestela
Zergatik: gozatu egingo duzulako. Eta ikasi
Zergatik: hezkuntza sortu, landu eta transmititzeko
beste eredu batzuetan sinesten duzulako
Euskalerria irratian audioa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario