Mahaitasunez-Mésame proiektua errezitaldi musikatu dantzatua baino dezente gehiago da. Hezkuntza sentitu eta egiteko modua, egunerokoan hezkuntza bizitzeko modua da. Egunerokoa baitu ardatz maiatzaren 5ean Beasaingo Igartza Jauregian arratsaldeko zazpietan ikusgai izango dugunak. Lau nafar oholtza lagun hartuta herrian arituko da Ekaitz, baina, dagoeneko proiektuak zabaldu ditu hegoak besteak beste Atarrabia, Ordizia eta Tolosara hegan egiteko. Irakasle-ikasle harreman horizontala oinarri hartuta maitasuna, transexualitatea eta bizitza bera izango ditu ardatz emanaldiak.
Larunbatean, apirilaren 29an, Itakan solasean aritu ginen Ekaitz Goikoetxearekin, Andoni Amadoz dantzariarekin eta Olaia Baigorri poetarekin. Hirurak oholtza gainean izango dira ostiralean, baita Eduardo Zudaire eta Mikele Grande ere. Guztiok gonbidatuta zaudete bertaratzera; bertaratzen denak gozatu egingo du eta bertaratzen ez denak bizitza goxatzeko aukera polita galduko du. Ostiralera arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario