Eleder eta Irati leihotik begira_2017-12-1 |
- Nondik?
- Goitik.
- Nondik goitik?
- Zerutik edo.
- Zerutik?
- Zerua baino
goragotik.
- Zer dago zerua
baino gorago?
- Lurra berriro.
- Mendiak?
- Eta ardiak.
- Ardien ilea da?
- Hala esaten dute.
- Nork botatzen du?
- Erori egiten da.
- Gainezka egiten
du?
- Hori da. Udan
ardiei moztutakoa da… gehiegi pilatzen denean, erori egiten da.
- Teilatu
gaineetara?
- Teilatuetako
hotza epeltzen du artileak.
- Eta…
- Bai. Teilatuetatik
etxe barruetara pasatzen da barruak epeltzera.
- Horregatik hartzen
dute berriro teilatuek gorri kolorea...
- Hori da.
- Eta ardiak
eroriko balira?
- Guk leihoak
zabalduko genizkieke…
- Ardi beltzei ere
bai?
- Ardi beltzei batez
ere...
- Elur beltza
egingo luke orduan?
- Elur beltza egingo
luke orduan...
Eleder elurra ikasten_2017-12-2 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario