Epaimahaikideekin eta Ateneoko Lehendakariarekin_2019-3-14 |
Bai, portatu haiz, Irati! Denbora puska bat eskaini (iluntzean argia itzaltzen denean dena da posible, ezta? Bularra eman, ipuina kontatu, poesia irudimenean idatzi) sormenari, paperaren aurrean jarri, idatzi, berridatzi, jolastu, lehiaketan parte hartu eta epaimahaiari hor nonbait (non?) atximur egin. Bejondaiala! Bai, hitaz harro nago, ze demontre, merezi dun. Bai, hamabost lan, asko kalitate oso onekoak, epaia hartzea ez omen dun erraza izan eta zerbaitegatik (zer dun zerbait hori? Azken erabakia hartzera bultzatzen duena epaimahaia?) hirea aukeratu diten.
Nafar Ateneoak antolatu din lehenengo aldiz lehiaketa. Berrogei bertso-lerro "Nafarroa" gaiari idatziak. Erronka polita aitona nafarra zuen eta semea nafarra duen goierritar batentzat. Irati... hiri ere zerbaitegatik jarri zinaten izen hori! Harria, natura, euskara... aniztasunaren ederra, distantzien hurbiltzea... asko kontatzen din "Basa bizi" lanak.
Eskerrik asko antolatzaileei, eskerrik asko epaimahaikideei (Josu Jimenez Maia, Jon Barberena eta Ines Castiella), eskerrik asko Javier Torrens lehendakariari, eskerrik asko gaur goizeko tratu hurbilagatik.
Zer? Lotsatu egin haizela? Ederra izan dun bai, Jon Barberena hiri bertso bat kantatzen begietara begira... Bertso bat hiretzako sortua, hiri kantatua. Horixe oparirik ederrena!
Josu Jimenez Maiak eskainitako hitzak entzuten_2019-3-14 |
Hara, partekatu itzan lanaren hasierarako eta bukaerarako sortutako lau lerroak. Gustura gelditu hintzen e! Nabari dun! Hitz berak errepikatzea ere! Baina, hori dun sortzailearen askatasuna... Zorionak, Irati!
"Zer den berdea horian,
lehorra bustian
basa bizi, basa mortu,
haizeak leizeak sorgintzen
dituenean
itsaso izan zirenei begira."
Saritutako olerki-lana irakurtzen_2019-3-14 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario