2015eko udan ateratako argazkia |
Ze ondo egin duzun eta ze ondo egiten ari zaren.
Izugarri maite zaitut, aita! Nabari da, ezta?
ESKERRIK ASKO!
Amona Prudentxik Eleder jaio zenean oparitutako loreak. Ia bi urte eta erdiren ondoren ze ederrak dauden! |
Amona Prudentxi eta aitaren (amona Prudentxiren semearen) arteko anekdota kontatzeko neukan...
Gaueko hamabiak inguru. Amona ohean solasgose eta aita aldamenean, amonaren hizketarako gogoari korrika txikian jarraitu nahian. Amonak esaten dio aitari (bere semeari) bat-batean:
"Joxe, zahartzen ari naiz"
Datorren apirilaren 28an beteko ditu amonak 97 urte eta Elederri oparitu zizkion loreak bezain eder dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario