2010-12-10

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XII)



MAHAI BOROBILA


Oporretan zazpi lagun Asturiasko mendialdera joango dira hamabost egun pasatzera; Santi, Mikel, Asier, Eneko, Laura, Ihintza eta Oihana. Mendi ibilaldi luzeak egin nahi dituzte eta horretarako ongi gosalduta atera nahi dute egunero hoteletik. Hoteleko arduradunak eskaintza berezi bat egin nahi izan die:

"Hoteleko jantokiko mahai guztiak borobilak dira. Hotelean egun guztiak ezberdinak izatea gustatzen zaigu eta horretarako zuen mahai inguruko antolaketa egunero ezberdina izatea gustatuko litzaiguke. Zazpi lagun zaudete eta hamabost egun pasako dituzue. Bi egunetan aldameneko bi lagun berdinekin ez esertzea lortzen baduzue (hau da, egunero zuen aldamenean esertzen den bikotea ezaberdina izan behar da; ezkerrekoa edo eskuinekoa errepika daiteke, baina, ez bikote berdinarekin), gosarien erdiak doan eskainiko dizkizuegu. Hamabost modu ezberdin daude antolaketa hori egiteko, beraz, primeran! Hamabost egun... hamabost modu ezberdin... Zuen esku, astebete duzue eskema batean hamabost eguneko antolaketa egiteko. Egiten baduzue... inoiz dastatu dituzuen gosaririk ederrenak dastatzeko aukera izango duzue! Zorte on! " .

Zazpi lagunak buru-belarri ari dira eskema prestatzen, baina, badute nahiko lan! Lagunduko diezu? Lagunduz gero, akaso gosarien gozoa dastatzeko aukera izango duzu...

8 comentarios:

  1. Ditxosozko problema! jejeje Baina, matematikan (eta bizitzan ere esango nuke ) polita da lortu ezin eta lortu nahiaren amorrua. Bueno, ahalegina astehelen arte luzatuko dizuet. Hutsik egin gabe hamabost forma horietako bi idatziko dizkizuet astelehenean!

    Asteburua ongi pasa! ;-)

    ResponderEliminar
  2. Bueno, astelehena! (larunbat atzeratua...)

    Ea ba, bi aukerak hauek lirateke:

    Santi, Mikel, Asier, Eneko, Laura, Ihintza, Oihana
    Santi, Asier, Eneko, Mikel, Oihana, Ihintza, Laura

    Beno, ez da hain erraza eta ea beste bi:

    Santi, Eneko, Mikel, Asier, Ihintza, Oihana, Laura
    Santi, Oihana, Mikel, Ihintza, Laura, Asier, Eneko

    ...

    Beste laguntza txiki bat; horrela bideratu zaituztedanez... Jarri Santi beti lehenengo tokian.

    Animo neska-mutilak!

    ResponderEliminar
  3. Irati, Ihintza Oihana eta Lauraz nekatu egin da, ez jarri berriz haiekin! Benetan zaila da, zailegia... 12 modu aurkitu eta trabatu egin naiz. Noski, burua gora eta burua behera pinua egiten jarri eta gosariko gailetak ere zorabiatu egin zaizkit.

    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  4. Irati, eta... gosaltzera gonbidatzen bazaitut lagunduko nauzu problemarekin? Arazo gehiegi sortu dizkit problema bakarrak.

    ResponderEliminar
  5. Gehitxo litzateke hori, ezta? Burua janarazi eta gosaria irabazi?

    Anonimoekin gosaltzen ez nago ohituta... gosari birtual batekin has gintezke...

    ResponderEliminar
  6. Nago anonimo hau askotxo ezagutzen duzula. Gainera, ikaragarri gustatuko litzaioke zurekin gosaldu eta matematikaz hizketan aritzea, edo gosaldu gabe matematikaz hizketan aritzea, edo matematika eta literaturaz, edo mendiko bota lokaztu gabeez, edo... edo nahi baduzu isilik eman dezakegu gosaria, hori ere polita litzateke zu ondoan.

    Ea filologo jaunak problemetarako denbora uzten didan eta honi korapilo guztiak askatzen dizkiodan!

    Muxu bat (anonimoa? ez dut uste)

    ResponderEliminar
  7. Gero matematikari andereak poesia idazteko denbora ematen badizu... ;-)

    Eta gosaldu? Zein ordutan gosaltzen da Nafarroan? Anonimoari napar usaina hartu diot eta...

    Matematika, literatura, mendiko botak, lokatza, isiltasuna... gehitxo luzatuko zaigu gosalordua; baina, zer da gehitxo konpainia onean?

    Gehitxoren ondorengoak itxaron dezala! Baina, ondoren hori zer da? Larunbata, igandea... ;-)

    Eta gosaltzeko zer? Bi ekuazio poesia esnetan bustiak?

    Jarri hitzordua... sabela kantari daukat eta!

    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  8. Matematika andereak beti uzten du poesiarako denbora. Bai, onegia da. Edo, agian, gu gara onegiak geure buruarekin. Bai, ikasteko ohitura gutxi dugu batzuek. Baina ez haserretu, nahiz eta denbora gutxiz egoten garen elkarrekin oso harreman estua dugu matematika ariketek eta biok! Gainera, gero eta liburu gehiago dut apalean, gero eta matematikari gehiago logelako paretari begira.

    Nafarroan... Nafarroan berandu xamar gosaltzen dugu. Irratiaren uhinak heldu ez eta iratzargailu berezi hori isilik geratzen denez luzatu egiten dugu goizeko izara arteko jolasa.

    Bi ekuazio poesia esnetan bustita? Ez dakit horri eusteko moduko katilurik aurkituko ote dudan.

    Poesia esnea egiten ikasten dudanean oparituko diot CD berria sabelari, beti bera kanta ez dezan.

    ResponderEliminar