Urteko egunik luzeenean ezin blogari kasurik egin gabe egon. Begi-jolas bihurri bat egiteko besterik ez bada ere. Bertigoak bertigo udaberritik uda aldera salto egiteko prest gaudela esateko.
Ekainak (ekiak gaina hartzen duenekoak) horrelakoak dituelako... korrikaldi gehitxo. Gaur ohore eguzkiari, Eguzkiaren Nazioarteko Egunean. Udako solstizioak atseden-itzalean harrapa gaitzala!
Udaren etorrera ospatuz, han hemenka, mendi eta kaleetan sua piztuko da, besteak beste, izpiritu txarrak erre eta asmo berriei leku egiteko. Zalantzarik ez, gau magikoa gaurkoa: festa, dantza, bertsoak, antzerkiak, saltoak ... gau motzena argituz, esperantzari eta ilusioari bide bat.
ResponderEliminarPapertxo bat, desioa idatzi eta papera sutara bota... desioa erre edo desioa piztu... Nik Nahi... ;-)
ResponderEliminarGaur goizean kaleratu naizean atariko atean bi lizar adar iltzaturik topatu ditut; hau ere usadio zaharra.
ResponderEliminarSuarekin batera, ura ere badugu, ura eta goizaldeko intza: Suaz gain, San Joan bezperan nagusi izan ohi den beste elementu ura da. Nafarroako zenbait herritan, geuerditik aurrera jendea erreketan bainatzen da. Ibai eta iturrietako urak gaitasun bereziak zituela eta txarretik babesten zuela uste zen. Bada ere goizalderako intzetan hanka hutsik ibili edo gorputza igurtziz izaten direnak.Sasoi hontako magiak,sorginkeriak, argitasuna, beroa, sinismenak, siniskeriak... bai, garai ederra da, nola ez.
ResponderEliminarLizarra, ura, errekak... Naparroko kontu horiek ez nituen ezagutzen! Aiiiiiiiii egiten duen beroarekin erreka zuloren bat ondoan banu, Martin!
ResponderEliminarNoiz arte egoten dira lizar adarrak Paskual?